Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
trinketlari iz trinketean jokatzen duen pilotaria.
Ai zer idaia ona izan zuen Ximun Haranek joko hori asmatu zuelarik ezkerparetako trinketlarientzat! Herria 2001-11-01
Hegoaldean ere badabiltza gero ta gehiago gure trinketlari berezkoak hango trinket bakarretan. Herria 2001-10-25
Dufourcq, Robert haundiaren semea, Errecart lekondar trinketlari pollita. Herria 2001-09-20
Partida erditarik goiti, 19-21 izanik, airatu da garaztarra, ainitz bote sartuz hunek ere (18) eta trinketlari abilagoa agertuz, ahal ederrak dituen lapurtarrari. Herria 2003-05-01