Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Masta nagusiaz gainera, Ánimas karrakak [...] bazituen han beste masta bi; mesanako edo gibel-masta deritzona, txopako gazteluaren aurrean, eta trinket edo aitzin-masta esaten zaiona. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 29. orr.
Joanesek [...] aitzin mastara egin zuen, trinketa delakora, hango bela jaitsaraztera. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 174. orr.
Trinketa askatu bezain laster, luze-luze etzan nintzen ontzian, brankako karel estuaren kontra oinak ipini, eta, eskuekin, masta nagusiaren oinarritik gertu zegoen burdinazko uztai bati heldu nion. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 68. orr.
Laguna trinketaren eta masprezaren arteko aparailuetan sartzen zela ikusi nuen, urrundik. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 183. orr.
Bizarbeltz gudukaldian hil, eta lotinantak agindu zuen burua moztu eta trinket-mastaren puntan lotu zezatela; eta halaxe egin zuten. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 157. orr.
Baupresaren muturretik trinketa nagusiaren eta mesanaren barrena txoparaino zetorren argizko xingola bat. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 11. orr.