Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

trinket1 (orobat trinketa g.er. eta trinkete g.er.) 1 iz alboko bi hormak dituen pilotaleku itxia eta estalia, jokalekuaren atzealdean ere pareta duena; pilotaleku horretan jokatzen den pilota joko mota.

Herriak erosia duen Haizpean zentro honetan elgarren ondoan ziren trinket bat eta ezker pareta.  Herria   2002-08-01

Amédée Arce 1900ean sortu zian Baigorrin, otsailaren 23an, hotela eta trinketa zen etxe batean, ur haundiaren bazterrean.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 33. orr.

Burua gora dabiltzagu aspaldixkan mexikar eta kubatarrak beren trinket xilo gabe eta gibeleko sare gabean.  Herria   2004-12-16

Trinketa jendez brokatua, partida oraino hastekoa eta jadanik dena ziztuz eta oihuz betea.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 34. orr.

Armendaritzeko trinketa betexea zen hastetik gazteekin eta kokorreraino, bixtan dena, hirugarren partida huntarakotz.  Herria   2004-01-15

Trinketaren urteurrena.  Herria   2003-04-03

15-16 urtetan, Baionan zegoelarik bere ikasketentzat, Iñaki hasi zen trinketean, esku huska eta "pala ancha"-n, Baionako "Club Olympique" taldearen kondu.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 46. orr.

Badu bulta bat ez dela gurea trinketa, brontzezko medailarekin gorenean gaudela.  Herria   2002-09-05

Neguan trinketa -guretako hura zen ederrena-, eta udan jokogarbia.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 28. orr.

Trinketa hor plaza laxoari nausitu.  Herria   2004-11-11

Pilotan ere nabarmentzen zen, eta aurrenetako bat zen trinketean.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 65. orr.

Hastetik trinketetan eskularruarekin, pasakan bezala, hasi ziren, gero esku huskara etorri, orduan baitzen sortu trinketeko jokoa, partikulazki Iparraldean.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 121. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Hau zen Baiona Sant Andreseko partida joan den ortzegun aratsaldean Baionako trinket zaharrean, ez baitute saltzekoa baionesek beren asteko partida.  Herria   2002-12-19

Pilota saila azkartuko ote du berinazko trinket berri horrek Angelun?  Herria   2002-08-01

Oren bat eta erdi eta zerbait gehiago pasatu dute, Garaziko trinket nagusian, asteroko ikusle jarraikiek.  Herria   2003-05-15

Trinket txiki bat ere bazegoen: teilapeko etxe txiki luze bat zen, bi ikurrin zeuzkan pintatuta apaingarri gisa, eta Jo pilotan eta Orok bat irakur zitekeen letra gorri eta berdetan.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 188. orr.

Gainerat, trinket eder bat, partida ongi ikusten eta jendea gostuan egoki.  Herria   2005-05-26

Horrek erran nahi du jende gehiago sartzen dela trinket berinadunetan, ez osoki beterik ere.  Herria   2003-05-15

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Titin, ostera, nekatuta kantxaratu zen, bezperako trinket partidak bere errendimendua gutxitu zuen.  Berria - Kirola   2004-08-07

Trinket jokoa maite dutenek, itzuli bat egin behar lukete!  Herria   2005-06-09

Mereziko zuen bururatze ederrago bat Baiona xaharreko trinket sasoiak.  Herria   2003-07-03

Trinket zola biziki lerra zen.  Herria   2004-04-15

Mattin, Xalbador, Azpillaga, Lazkao Txiki eta beste zonbat bertsulari ezagunek ez ote dute parte hartu saio horietan, trinket zola tanpez betetzen baitzen, jende heldu eta gazteez!!  Herria   2005-03-10

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Larrainen ere pilota trinket berrian.  Herria   2005-10-13

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aiherrako trinket (4); baionako trinket xaharrean (4); baionattipiko trinket zaharrean (4); beren trinket (4); sant andreseko trinket (6)

trinket aintzinean (4); trinket berinadunean (5); trinket berri (6); trinket berrituan (4); trinket gisa (3); trinket modernean (3); trinket nagusian (3); trinket ondoan (3); trinket ondoko (6); trinket xahar (3); trinket xaharra (3); trinket xaharrean (10); trinket xaharreko (3); trinket zaharra (3); trinket zaharrean (9)

berria trinketa (3); donapaleuko trinketa (3); gure trinketa (3); irrintzina trinketa (3); moderne trinketa (4)

trinketa bestan (3); trinketa bete (6); trinketa betea (4); trinketa kokorreraino betea (3); trinketa ondoko (5); trinketa ondoko gelan (3)

garaziko garat trinketan (7)

trinketaren erdian (4); trinketaren ondoan (3); trinketaren ondoko (3)

aiherrako trinketean (9); antxitoenea trinketean (3); armendaritzeko trinketean (8); arrangoitzeko trinketean (15); baigorriko herriarena trinketean (7); baigorriko trinketean (4); baionako moderne trinketean (14); bazkaria trinketean (4); berria trinketean (18); bidart trinketean (11); darmendrail trinketean (6); donapaleuko trinketean (7); dongaitz trinketean (3)

esku huska trinketean (6); gantxiki trinketean (9); garat trinketean (7); garaziko garat trinketean (4); garaziko trinketean (6); gure trinketean (6); harpe alde trinketean (3); herriarena trinketean (11); herriko trinketean (7)

ibar trinketean (4); isturitzeko trinketean (4); izturitzeko trinketean (4); kanboko trinketean (18); laduche trinketean (5); larzabaleko trinketean (3); lekorneko trinketean (9); luhusoko trinketean (11); moderne trinketean (25)

pariseko trinketean (5); partida trinketean (15); pausuko trinketean (5); pilota partida trinketean (11); pilota trinketean (3); pleka trinketean (4); san andreseko trinketean (3); sant andreseko trinketean (3); senpereko gantxiki trinketean (3); senpereko trinketean (6)

trinketean esku huska (3); trinketean iragan (6); trinketean iragan da (3); trinketean iraganen (6); trinketean iraganen da (5); trinketean izanen (4); trinketean jokatu (12); trinketean jokatuko (4); trinketean jokatzen (3); trinketean pilota partida (5)

xehetasunak kanboko trinketean (3); zoingehiagoka trinketean (3)

bazkaria berria trinketeko (3); berria trinketeko (6); berria trinketeko jatetxean (3); irrintzina trinketeko (3); kanbo trinketeko (3); lapurdi kanbo trinketeko (3); moderne trinketeko (3); pilota trinketeko (3)

trinketeko finala (5); trinketeko finalak (5); trinketeko gela (3); trinketeko gelan (7); trinketeko jatetxean (3); trinketeko jokoa (3); trinketeko lehiaketa (4); trinketeko ostatuko (3); trinketeko partidak (4); trinketeko salan (4); trinketeko xapeldun (3); trinketeko xapelgoak (12); trinketeko xapelketan (3)

gure trinketetan (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus