Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
trinitario 1 izond trinitatearena, trinitateari dagokiona.
Unitario [...]: trinitario baten jainkotasuna ukatzen duena. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 257. orr.
Deigarria eta guztiz harrigarria gertatzen da bere De mystica Theologia liburua sarrarazteko darabilen arren trinitarioaren superlatibizazio eta hiperkodetzea. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 4. orr.
2 Trinitate Txit Santuaren ordenakoa.
Sarritan afaldu zuen neskak haren konpainian Mandemearen ostatuan, trinitarioen elizaren aurrez aurre; eta, afal ondoren, han abiatzen zen Casin Cholet oilo-harrapaketan Parisko harresi-hobien ifrentzuetan. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 105. orr.