Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

trilioi iz milioi bat bilioi.

Gizakiaren gorputzak 50 trilioi zelula inguru ditu.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 92. orr.

Tximista batek 30 mikrosegundo irauten du eta 10 trilioi watt sortzen ditu.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 57. orr.

Bankuek nazioarteko 1,5 trilioi eragiketa egiten dute egunero.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 151. orr.

Trilioi bat lagunen ezkontza, jaunartze, aitasantutze eta gainerako sakramentuenak ospatzeko toki gaitzak.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 127. orr.

Kalkuluak egin ondoren, kontatzen hasten ginen numero luze hura, eta milioien, bilioien eta trilioien artean galtzen ginen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 27. orr.

Diamantea, 10 bilioi trilioi trilioi kilatekoa, eta Zentaurus konstelazioan dago.  Berria - Gaiak   2004-02-17

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus