Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

trikuharri (orobat triku harri g.er.) iz neolito aroko oroitarria, mahai gisako bat osatzen duten zenbait harri landugabek osatua eta sarrera sartalderantz duela eraikia.

Jentilsoloko trikuharrira joan naiz.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 200. orr.

Zergatik gure trikuharriak daude beti burua ekialdera, eguzkia eta ekia sortzen diren tokira begira? bertako harrespil eta trikuharrietan egiten ari ziren indusketen berri eman zidan.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 33. orr.

Orduan [azaroan] hiru egun luzez mundu honetakoek bestera pasatakoekin harremanak estutzen saiatzen ziren trikuharrietan eta bestelako ospatokietan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 181. orr.

Triku harri eta zernahi lehengo arrastok orroitarazten dute betidanik Larrun zela artzainen arlo eremua.  Herria   2002-11-07

Gure memoria historikoan eta autokontzientzian, guk ez daukagu piramiderik eta tenplu galantik, trikuharri eta sepultura galdu batzuk mendietan apal-apalak bakarrik dauzkagu hasieran, orgabidezko historia mehar neketsu luzea gero.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 224. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus