Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Triku arantzatsua. Berria - Kultura 2004-06-02
Jainkoaren deiari erantzunez, batzartu ziren ardiak, otsoak, zaldiak eta behorrak, lehoiak eta tigreak, zakurra eta katua, behiak eta ahuntzak, eta gainerako abere jende guztia... trikua izan ezik. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 59. orr.
-Trikua, neuk harrapatua. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 98. orr.
Non edo han sasian sartu eta beti aterako zuen trikuren bat. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 61. orr.
Trikua, ordea, akabatu egiten zuen. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 61. orr.
Bidean triku hil bat topatu dutelako. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 40. orr.
Trikuak errepidean bezala, euskarak ere arrisku askori egin behar die aurre egungo munduan. Berria - Harian 2005-05-04
Sutan zeuden basoetatik piztia samalda bat atera zen ihesi, eta adarrak ahariarenak, muturra txerriarena, larruazala trikuarena eta eme ugatzak zituzten. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 150. orr.
Zazpi espezie bai behintzat, hala nola, marisorgina, arrabioa, triku europarra, satorrak eta muxarrak. Berria - Euskal Herria 2006-04-12
Bazekiela, ausartu ezinda, hurriztiko eserlekuan kizkurtzen nintzela trikuaren antzera, bera zegoen lekutik berrehunen bat pausora. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 48. orr.
Elkarren aurka biribildu ziren, trikuaren modura, fusilak soilik erakutsirik geratu ziren, haizeari aurre egiteko Neure baitara babestu naiz, triku bat negu hurbila igarotzeko baino bilduago. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 180. orr.
Zerbait galdetuz gero, triku baten moduan bilduko zen bere baitan. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 241. orr.
Pilota baten antzera kiribildu naiz, triku baten moduan, neure burua babestearren. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 24. orr.
Gure planteamendu politikoa triku baten antzekoa da, nonahitik hartuta ere mindu egiten zaitu. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 111. orr.
Haren orkatila puztuak triku bat zirudien, arantza zilarrezkoekin. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 64. orr.
Baina triku zakar haren barruan, emakume otzana eta bihozbera zen bereentzat; eta, beharra gertatzekotan, bere buruaz ahaztu eta dena emateko presta. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 162. orr.
Hor daude borrokariz beteriko terraza horiek, lantzazko triku bihurturiko harresi horiek. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 275. orr.
Erratza pasatuko diot eta guztiz erraustuko; zingira eta triku-leku bihurtuko dut. Elizen arteko biblia Is 14,23
· -Ea, azaldu guztioi zer den bada behorra -agindu dio aurreneko ilaran eseritako triku iledun mutikoari. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 140. orr.
Gero zein bere txandan joaten ginen "despatxu"ra, non Caselli triku-ileak banatzen baitzizkigun lehengaiak, exotikoak zein domestikoak. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 52. orr.
Oinezko gaztelarrek triku egina utzi zuten beren pika luzeekin. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 48. orr.