Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Emazteek orduak lisatzen eta bazkari apailatzen nahiz bastatzen, azpiltzen, josten, mahai oihal brodatzen edo trikotatzen pasatzen zituzten. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 185. orr.
Nini oinez iritsi zen jauregitxora, trikotatzeko poltsa eskuan. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 34. orr.
Begiratu besterik ez zidan egin -penaz esango nuke, hori bai-, eta trikotatzen jarraitu zuen. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 302. orr.
Poltsari itsatsirik, amak batere zalantzarik gabe niretzat idatzi zituen hitz gutxi batzuk ageri ziren: "Bertha Kaufmannek 1920. urte inguruan trikotatua". Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 65. orr.
Kanario-koloreko zirko-karpa ematen zuen zerbait hasi zen trikotatzen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 64. orr.
Gutunak ere idatzi dizkigute etxekoek, Mollyk eta amak; eta, bufandak eta eskularruak, eta galtzerdiak ere trikotatu dizkigute bioi. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 131. orr.