Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
trikornio iz hiru adarreko kapela.
Ikara izu bihurtze aldera, prozesioaren zaintzaile guardia zibilak izaten ziren, beren traje eta trikornio. Berria - Kirola 2004-04-09
Pistola bati helduz eta trikornioa buruan, guardia zibil bat mintzo. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 176. orr.
Oinez zihoala, Ontziolako garabiaren parean bi guardia zibil inguratu zitzaizkion, trikornio beltza dirdiraka eta metraileta kanoiak apuntaturik. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 353. orr.
Hasieratik, metro erdi diametroko txapela beltza eta txapelokerren trikornioa elkarren ondoan ikusteak piztu du zure arreta. Lutxo Egia «Paperezko hegazkinak», 2004 - 57. orr.