Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

triklinio 1 iz hiru lagunentzako etzalekua, erromatarrek bazkaltzeko erabiltzen zutena.

Portikoen inguruan, eguneroko triklinioak, gelak, eta baita esklaboen gelak ere.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2990. orr.

Triklinioaren lurreko mailatik behera zuloa egiten da bi oin inguruko sakoneraraino, eta lurra zanpatu ondoren hartxintxar edo adreilu birrinduzko zoladura zabaltzen da, isuria emanez hodiak erreten aldera jaisteko moduan.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3350. orr.

Neguko triklinio edo jangelak eta bainu-gelak hego-mendebaldera begira jarriko dira, beharrezkoa delako arratsaldeko argia erabiltzea.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2890. orr.

Horien ezker-eskuin beste etxetxo batzuk jartzen dira, bakoitza bere ate, triklinio eta gela erosoekin, hain zuzen ere, etxera etortzen diren bisitariak peristiloetan ez hartzeagatik, bisitari-gela hauetan baizik.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2990. orr.

Liburutegiak ekialdean, exedrak mendebaldean; erabat hegoaldera begira jarrita, salak eta ateak, hain zabalera handikoak ezen, bertan lau triklinio zabalduz, zerbitzarien eta atseden-jolasen lanetarako nahikoa leku geratzen baita.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2990. orr.

Luze-zabalean, berriz, bata besteari begira bi triklinio jartzeko modukoak izan behar dute, inguruan lekua utziz, eta ezker-eskuin leiho orridunetarako baoak izango dituzte, hain zuzen ere, etxe barrutik berdeguneak ikusi ahal izateko leihoetan barrena.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2870. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus