Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

trikiti (orobat trikitri g.er., trikitia g.er. trikitixa g.er. eta trikititxa g.er.) 1 iz panderu-jotzaile batek lagundurik jotzen den soinu txiki diatonikoa, euskal erromerietan ohikoa dena; horrela jotako musika.

Esaten da trikitia burdinbideak egitera etorri ziren langile italiarrek ekarri zutela XIX. mende bukaeran.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 14. orr.

Esku soinua (trikitia), pianola (soinu handia) eta pilarmonika (ezpainetako soinua) ume umetan ezagutu nituen.  Berria - Kultura   2006-03-14

Martin 18 urterekin hasi zen trikitia jotzen.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 59. orr.

Imanol Arrola Beaskoetxea, artean mutikoa zala, trikiti joten ikusi genduanok txunditurik gelditzen ginan.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 77. orr.

Ordurako, ordea, umeak barruan zeraman trikitiaren harra.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 13. orr.

Etxetik zetorkion trikitirako zaletasuna, baina ezin inon ere ikasi.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 77. orr.

Gaur kaleumea dago, sekula trikitia entzun ez duena.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 53. orr.

Jaiero izaten zen trikitia plazan.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 172. orr.

Bitartean, hasia zen trikitia.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 132. orr.

Txalapartak eta trikitiak alaituko dute bazkalordua.  Berria - Harian   2006-05-07

Trikitiaren boom-a etorri zen gero, eta azken urteotan beherakada bat.  Berria - Kultura   2004-03-15

Trikitiaren Jardunaldien barruan.  Berria - Kultura   2004-09-30

Euskal Herriko Trikiti Elkarteak soinu handia gonbidatu zuen lehen urtean, eta dultzaina bigarrengoan.  Berria - Kultura   2004-11-23

2 (izenondoekin)

"Bizkaiko trikitilariak" diskoak Bizkaiko trikiti zaharraren ezaugarri batzuk nabarmentzeko balio dau.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 20. orr.

Rufinok soinu mota honexegaz ikasi eban eta gero, trikiti modernoagoak etorri arren, bere era zaharrean jarraitu eban.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 94. orr.

Trikiti distiratsu bat.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 7. orr.

Usain azkarra edonon, eta trikiti bizkor bat bozgorailuetatik inguruak blaitzen ari.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 200. orr.

Trikiti bizkaitarra umezurtz.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 100. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hortik sasoiko trikiti disko guztien izenak: "Triki-tixa de Zumarraga", [...].  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 73. orr.

Trikiti zinta bat martxan imini.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 32. orr.

Ordura arte inongo trikiti piezak lortu ez zuen arrakasta izan zuen Sakabirenak.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 61. orr.

Trikiti doinuak, folklore moduan ulertuta, pasatu egiten ziren, "Boga-Boga" eta bezala.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 61. orr.

Honen aldean berdeak diren trikiti bertso asko kantatuko da aurrerantzean ezkontzetan-eta.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 75. orr.

Beste arlo batzuetan bezalaxe, antzeman egiten da trikiti letretan ere gizartean bizi den usadio lasatzea.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 75. orr.

Xabi Solanok jo ditu disko berrian azaltzen diren trikiti tarteak.  Berria - Kultura   2006-05-04

Alaitzek trikiti eta pandero eskolak ematen jarraituko du.  Berria - Kultura   2004-12-16

Trikiti asunto honek Elgetari zor dio den-dena.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 22. orr.

Trikiti zaletasuna argi dago gorantz doana, Bizkaian behintzat.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 75. orr.

Urrunagoko jendea ere trikiti gosez hurbildu zen Aiako auzora.  Berria - Kultura   2004-05-02

Neuk, trikiti jeneroan, kapritxo bat eskatzerik baneuka [...] Maurizia eta Kepa batera eta txandaka kantetan entzutea eskertuko neuke.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 30. orr.

Martin Aginagaldek eta Lajak Pepe Iantziren pieza bat jo zuten 1980ko trikiti lehiaketan.  Berria - Kultura   2004-09-29

San Jose eguneko Trikiti Jaialdian.  Berria - Kultura   2006-03-14

Oso gazterik, hamabost urtetan, trikiti munduan sarturik, plazaz plaza ibili zen.  Herria   2002-12-26

Urkiolan Trikiti Eguna zan.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 37. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus