Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

trikina iz hari itxurako harra, mikroskopiorik gabe ia ezin ikus daitekeena, heldua denean zerrien eta beste zenbait abereren hesteetan bizkarroi, eta beldar egoeran giharretan kisteak osatuz bizi dena (Trichinella spiralis).

Baina trikinaren antzera, kiribilduta bere horretan irauteko prest daudela adierazi dute gure lagunek aste honetan, Patri, hitz zahar bati lan berria emanez.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 40. orr.

Zeure baitatik atera ezin den trikina bilakatu zara.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 156. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus