Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

trikimailu 1 iz engainua, jukutria, iruzurra.

Inspektoreak ahuldu egin nahi zaitu, eta zuk, amarruak eta trikimailuak bitarteko, aurre egiten diozu ahal bezala.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 58. orr.

Dena trikimailua eta zikinkeria.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 194. orr.

Miraria dirudi, edo gehiago, trikimailu bat dirudi.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 158. orr.

Proposamena zein ere izan, kontu hari guztiari trikimailuaren airea igarri dio, berriro ere, Jesus Galindez iaioak; bada, izan behar du, horren denaren azpian, edo atzean, jukutriaren bat.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 89. orr.

Edozein gisaz, segur trikimailu eta azerikerietan trebe zela Jose Maria Aznar, gobernuburu izan den zortzi urte hauetan.  Herria   2004-03-11

Ezagutzen nituelako haren lanbidearen trikimailuak.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 65. orr.

Emakumezkoek emakumezkoekin ligatzeko orduan filmetan heterosexualen artean ohikoak diren trikimailuak erabiltzen dituztela.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 120. orr.

Zer trikimailu erabil nezake giza zirriborro hau etxera nire neskame Honorineren ezkutuan sartu ahal izateko?  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 51. orr.

Aztikeriaren trikimailuek ere porrot egin zuten, eta lotsagarriro gezurtatua gelditu zen haren jakintza-ospea.  Elizen arteko biblia   Jkd 17,7

Ariannak egindako guztia trikimailua besterik ez zela Alessandrorekin bakarrik geratzeko.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 121. orr.

Burgesiak mila trikimailu asmatzen baititu, herria bere menpe izateko, eta futbola ez duk, ez, inuzenteena.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 101. orr.

Denbora irabazteko trikimailu gisa ere har dezakete, eta ez diote akaso behar duen garrantzia eman.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 25. orr.

Zigor hura ez zela jendearen kontzientziak malgutzeko asmaturiko trikimailua besterik.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 20. orr.

Orain, ordea, trikimailua begien bistan dago.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 80. orr.

Joseluren musua piztu egin zen, trikimailuaren nondik norakoaz jabetuta.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 132. orr.

Bakardadeak eta deabruaren trikimailuek eta aztikeriek itsutu egin ohi dute marinela.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 296. orr.

Harryk bazeukan arte-galeriako ezkutuko gelatik arte-lanak Smith-en lanen bildumari suharrenei saltzea, eta Valerie Smith-ek deus jakin ezean, trikimailuak etekin ezin hobea emango zuen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 54. orr.

Kazetari paristar batek zeharo jarria egon behar eszenografia modernoaren trikimailu guztietara.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 320. orr.

Itxaropena izan nuen aterako nizkiola trikimailuz hitzen batzuk.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 157. orr.

Aberria haren beharrean zelako gaztigua etortzean, Charly ez zen, gu bezala, trikimailutan hasi, uniformea ez janztearren.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 157. orr.

Ez zaitez ibil maiz artista arinegiekin, haien trikimailuetan ez nahasteko.  Elizen arteko biblia   Si 9,4

Handiki biziko zirela biak inozoak engainatuz trikimailuzko dadoez.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 110. orr.

Nazkagarriak iruditu zaizkit beti horrelako trikimailuak.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 125. orr.

Fraideek ere ezagutzen baitzituzten engainuaren trikimailuak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 14. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Sarumanen trikimailu berriren bat zela pentsatu zuen, erregea [...] ustekabean harrapatzeko.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 49. orr.

Gure arteko askok ikasi genuen gorputzaren zulo ia guztietatik gozatzen, aski da trikimailu txiki batzuez jabetu eta landu eta landu kemen pixka batez.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 58. orr.

Kazetari alfertuaren trikimailu zaharra.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 65. orr.

-Ez ahaztu: trikimailu hutsa da matematika!     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 54. orr.

Hain proposamen burugabe eta amarruzkoa zen, hain trikimailu bihurria eta makurra, Tom eta Marina barrez lehertu baitziren, biak.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 113. orr.

Tamarri, ordea, ukatu egin zioten eskubide hori, eta trikimailu bitxia asmatu zuen berea lortzeko.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 85. orr.

Web horien sortzaileek bezero berriak erakarri eta haiei eusteko gero eta «trikimailu konplexuagoak» erabiltzen dituztela esan du.  Berria - Gaiak   2004-05-21

Ezin daiteke trikimailu eszenografiko bat izan.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 79. orr.

Irudimena baliatu behar duzu, trikimailu sinesgarriren bat topatu beste erremediorik ez daukazu.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 92. orr.

E, hi, Ozpin, Ardoren seme, noiz utziko dituk hire trikimailu nazkagarri horiek?  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 54. orr.

Ez al zen jokabide huraxe trikimailu zikin bat izango, ezjakintasun mixerable bat ezkutatzearren?  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 133. orr.

Sedano, analista denez, ez da trikimailu konduktista horien zale.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 144. orr.

Behin, zerbitzatzen zuen anaia batek, deboziozko trikimailua erabiliz, hautsak astintzeko tunika eranztera eragin zion.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1098. orr.

Mendira belar bila joaten, edo herrira jaisten auzoei harpa berriarekin edota magiazko trikimailuekin alaitasuna eramateko.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 95. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Trikimailu saio bateko biktima bezala deklaratu dut d'Huy epailearen aurrean.  Berria - Mundua   2006-05-10

Ez dugu eztabaidatuko Donatoz, trikimailu egile bizkor bat baizik ez baita.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 99. orr.

Besteen jabetza euren egiteko trikimailu festari.  Berria - Harian   2005-07-21

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Azaroan jakin zen Anfinn Kallsbergek kontabilitate-trikimailuak egin zituela orain hogei bat urte lan egiten zuen enpresan. Haatik, artikulu horren amaieran lehen pertsonan kontatu zaiguna idazlearen beraren literatur trikimailua izan dela susmatzeko bidea ematen digu.  Berria - Mundua   2004-02-08

Hire judu trikimailu horietakoren bat, nik burua gal dezadan, eta hik horrela nire arima deabruari eskaini ahal izan diezaioan?  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 186. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

trikimailu erabili (3); trikimailu guztiak erabili (3)

trikimailua izan (3); trikimailua zela (5)

trikimailuak egin (3); trikimailuak erabiltzen (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus