Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Esne-bagoiak triki-traka pasatzen ziren handik. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 429. orr.
Triki-traka zihoan etxera azkeneko tranbia. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 197. orr.
Lanegunetan ez bezala, ez da ke-adarrik ageri tximinietan gora, galdaretan ez dator burdina irakinik; ez dabil bagoirik bloke tzar goriak triki-traka garraiatzen. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 15. orr.
Trena triki-traka, euriak danbor-hotsa, haizea orroka, baina hala ere Lupin maisua lo. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 70. orr.
Ahotsek deiadar egiten zuten, telefonoek jo, janari-gurditxoak igarotzen ziren triki-traka. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 348. orr.
Ozen entzuten ziren tranbien triki-traka, zaldien apatxen hotsa eta, urrunago, automobil binbilikarien turutak. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 60. orr.
Triki-trakak bakandu egin ziren, urritu; tope guztiek elkar jo zuten, tren osoan zehar ikaragarrizko zalaparta hedatuz. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 119. orr.
Tarantasaren triki-traka txikia ez izanagatik, Nadiak lotan eman zituen ordu batzuk. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 139. orr.
Ortuzainen gurdiak Paris aldera igotzen ari ziren, gurpilen triki-traka erritmikoz. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 17. orr.
Merkantzi tren baten triki-traka geldia eta lokomotoraren txistua aditzen ziren. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 540. orr.
Haien buru gainean, tren jaso batek orro egin zuen, trabesen artean motelduz zihoan triki-traka burrunbatsu bat atzean utziz. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 68. orr.
Triki-traka hotsaren oihartzunak luze iraun zuen. Berria - Kultura 2004-08-20
Haien eskuinaldean, urrun, tren elektriko batek txistu egin zuen, triki-traka eginez hurbildu zen eta gero, haren aztarna iraungiz joan zen, urrutiratu ahala. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 319. orr.
Trakzio-kateek gurpil koskadunak hartu eta karranka egiten zuten; bagoneta triki-traka eginez zihoan maldan gora. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 327. orr.
triki traka (34); triki trakak (4)