Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

triglifo iz doriar ordenako frisoko apaingarria, bi metopa bereizten dituena, erlaitzetik ateratzen den laukizuzen ildodun bat dena.

Gero [...] oholtxo batzuk jarri zituzten habeen burualdeak estaltzen, oraingo gure triglifoen antzekoak, eta argizari urdinarekin pintatu zituzten, habeen ebakigunea ezkutatu eta begira minik egin ez zezaten; hala, ordena doriarrean, habe-buru hauek estaltzearen ondorioz hasi ziren triglifoak era horretan jartzen, eta triglifoen erdian metopak jarri zituzten.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1870. orr.

Estilo doriarrean, bai triglifoen eta bai modiloien neurriak zurgintzako lanak imitatu nahi horretatik sortu dira.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1870. orr.

Derrigorrezkoa baita triglifoak kolomen tarteko koadranteen erdian kokatzea, eta metopak, altu bezain luze izatea eta triglifoen erdian jartzea.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1910. orr.

Arkitrabearen gainean triglifoak jarri behar dira beren metopekin.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1930. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus