Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
tributu (orobat tributo) 1 iz zerga.
Zeren nobletasun agiria bereganatu ondoren egin baitzezakeen amets, orduan baizik ez, nobleen bizimoduarekin, zergak eta tributuak ordaintzeari utziz eta lana ere alde baterat utziz. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 45. orr.
2 irud/hed eskuerakutsia, ordaina.
Arazo da jende askok nekez ikusten duela droga horrek eskatzen duen tributua ezin dela ordaindu, eta, behin sartuz gero, ez dira gauza handik ateratzeko. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 117. orr.
Mexikon bizi izandako infrarrealismoaren konkistatik salbatu ziren tributuak dira poemok. Berria - Kultura 2006-03-14