Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Tribunaleko lehendakari harroari. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 68. orr.
Tribunalean bokal zegoen alferez bat inguratu zen. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 78. orr.
1927an auzia Baionako tribunalean pasatu eta Bittor gogorki kondenatua izan zen, baina ez zen damutu. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 191. orr.
Tribunaletara joan nahi bagenuen, gure eskubidea zela, baina ez genuela dirua galdu besterik egingo. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 162. orr.
Galileok gaizki egin zuela eta ez zuela gibelat bihurtu behar Inkisizioneko tribunalaren aitzinean. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 262. orr.
Abokatu berriak hogeita hamar urteko zigorra eskatuko du, tribunalak hamabi urte eta egun bateko iluntasunera zigortuko du. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 82. orr.
Auzitegi Nazionalak, salbuespeneko tribunal horrek, zeregin garrantzitsua jokatzen du oztopo horien kudeaketan eta eraikuntzan. Berria - Euskal Herria 2006-02-12
Hilabete ingurura etorri zen Tribunal Militarreko epailea, Eymar koronela. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 179. orr.
Ofizio Santuaren Tribunalak atxilotua zuela. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 299. orr.
-Egin duzunak tribunalera ekarri zaitu. Tribunalaren ezkerrean zegoen aulki hartan jesarria nago. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 74. orr.
· Auzitegiko tribunalak gogorazi zion epaile instuktoreari beharrezkoa dela diligentziak egitea zirkustantziak argitzeko. Berria - Euskal Herria 2004-09-12
1936-39ko gerra tribunalek kondenaturiko haiek ere ez zuten bete gaurko hainbat euskal presok adinako kartzelaldi luzerik. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 106. orr.
Zuei ere, herri tribunaleko kide guztioi, zuen kontzientziak pixka bat aztertu, eta barka dezazuela eskatzen dizuet. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 183. orr.
Guri hemen dagokiguna da arrazoiaren tribunalera jotzea. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 46. orr.
Oposizioa dela, tesia dela, bada tribunal aurreko azterketarik franko unibertsitatean. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 135. orr.
Gero, eskolak emanez batera, tesia egin behar izan nuen, eta tribunal baten aurrean defenditu. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 159. orr.
Abokatuak eskatuko zuen aska ziezazkidatela eskuak, eta tribunalekoek erantzunen zioten lehendabizi zutik jar nendila. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 210. orr.
Zeren, bere aurkako prozesuan, tribunalekoei hitzez baietz erran zien arren, onartzen zuela bere hutsa, buruz ezetz erraiten ari baitzitzaien. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 262. orr.