Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tribuna 1 iz hizlarientzako edo ikuskizunetarako plataforma edo oholtza; bereziki, bertatik zerbait hobeto ikusteko oholtza.

Sinestsezina zitzaidan trikornio eta guzti jantzita zegoen guardia zibil bat hizlarien tribunan igota ikustea, eta pistolarekin sabaiari eta gainerakoei seinalatzea.  Berria - Euskal Herria   2004-02-28

Oholezko tribuna bat begiztatu nuen, Inkisizionearen hainbat estandartek presiditua.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 432. orr.

Gainerako jendea barandiletan zegoen, eta irudi luke ia guztiak hiritik kanpo etorritakoak zirela; plazako tribunan zeudenen jantzi dotoreagoen kontrastean haiek luzitzen zituztenek halamoduzkoak ematen zuten.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 154. orr.

Korrida egin ahal izaiteko, inguratu zuten oholesi batez Urbiaingo Erreboteko Plaza [...] eta ohol batzuk jaso zituzten han eta hemen, jende xehearentzat, baita tribuna bat ere, bere jarlekuekin eta eserlekuekin, handikientzat eta jende printzipalarentzat.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 158. orr.

2 irud/hed

Adierazpenok Madrilen egin zituen atzo Imazek, Forum Europa izeneko tribunan eskainitako hitzaldi batean.  Berria - Euskal Herria   2004-02-19

Entzutea eta arrakasta, Espainian ez ezik, Latinoamerika guztian; tribuna bat zabalik mundura prentsa eta konferentzia bidez; ezagumendu nazional eta internazionala.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 115. orr.

Masoneria ideia guztientzako tribuna bat da, eta gure ideientzako lubaki bat.  Berria - Gaiak   2004-05-12

3 kirol zelaietan eta, eserleku hoberenak dauden gunea.

Bere aurrean, harrizko tribuna xume batean, orduko ahaltsuak esertzen ziren.  Berria - Kirola   2004-08-10

Goiko eta beheko tribuna nagusiko sarrerek 90 euro balioko dute [Athleticen eta Real Madrien arteko partidan] eta beste tribunek 80 euro.  Berria - Kirola   2004-03-12

Madrilgo Zarzuelako hipodromoaren tribunaren estalkia.  Berria - Kultura   2006-04-11

-Joan eta leku on batean eseriko naiz, Harry! -eta tribunara joan zen presaka.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 93. orr.

Harry zelaira zihoala, Ron eta Hermione ikusi zituen tribunan eserita.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 95. orr.

Itxura batean, Moskuren aliatua hil zuen lehergailua duela bi hilabete jarri zuten estadioko tribunaren azpian.  Berria - Mundua   2004-05-11

Estadioaren eskuinean harrizko tribuna bat dago oraindik.  Berria - Kirola   2004-08-10

Tribunako harmailetan eseri nintzen, gizaseme bakarti baten alboan.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 79. orr.

4 (pluralean)

Harryk tribunetara begiratu zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 95. orr.

Ron eta Hermionek tribunetan aurkitu zuten eserlekua Nevilleren ondoan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 199. orr.

Irribarre besterik ez zioten egin, Harry bizkarrean tribunetara zeramaten bitartean, hantxe baitzegoen Dumbledore zain quidditcheko kopa itzelarekin.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 254. orr.

Carlinhos Brownek dantzarako musika eskainiko duenez, ez dira jarriko aulkiak; tribunetako eserlekuak baino ez dira mantenduko.  Berria - Kultura   2004-07-20

5 tenpluetan eta kidekoetan, balkoi edo hemiziklo modukoa, behealdean gertatzen dena segitzea ahalbidetzen duena.

Ez da nabarmenduko, beraz, Espainiako Erregina Errejentaren bularra Donostiako Santa Maria elizako tribunako antepetxo gorrian.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 164. orr.

Legebiltzarreko hemizikloaren gaineko hirugarren solairuko tribunatik osoko bilkurari begirada labur bat egin zioten. Tribunan ere, PPko kide Maria San Gilek gustura dirudi Raxoiren hitzaldiarekin.  Berria - Harian   2005-02-19

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus