Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tribu 1 iz etnia-harremanetan oinarrituriko gizarte talde primitiboa.

Ojigbwa tribua oso hedatua zen, Kanadako Erdi-mendebaldearen goialdea eta ekialde eta erdialdea zituen bizileku.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 303. orr.

Argentinako Ona tribu indigenako azkenengo kidea hil da.  Berria - Gaiak   2004-09-01

Eta bi emazteki indiar zituen neskame, Iriyama eta Iriyumo, chaimen tribukoak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 594. orr.

Concho, tribu indiar bat izateaz gain, Texas aldeko ibai baten izena ere bazen.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 218. orr.

Tribu horietatik batzuk askeak dira, eta beste batzuek subiranotasuna aitortzen diote edo Errusiari, edo [...].  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 47. orr.

Urte asko eta asko pasatu ondoren, maisu batek eta bere ikasleek bidaia antolatu zuten tribu isolatuon lurraldeetan zehar, haien bizimodu eta ohiturak gertutik aztertzeko.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 10. orr.

Gizon seinalatu eta berezi bat, tribuko medikua eta aztia zirudiena.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 562. orr.

Al-Fayoumgo tribuetako buruen aurrera eraman zituzten segituan ailegatu berriak.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 126. orr.

Bere nahiaren berri eman zion tribuko buruzagiari.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 570. orr.

Alderdi hartako tribuetako bey-ak ziren.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 106. orr.

Tribuen arteko tiroketan 14 pertsona hil dira Darfurren.  Berria - Mundua   2004-07-21

Jakin genuen toki hartan espainiarren gotorleku bat zegoela, eta horren alboan frantsesen aerodromo bat eta bertako tribu nomaden bizpahiru denda.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 127. orr.

Amerikako tribu indioetako izenen berri ondo dokumentatua eman zuen.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 204. orr.

Mississippi Arroko Lautada Handiak, abeltzainen paradisu izan zitezkeenak, tribuen ehiz lurralde izaten jarraitu ziren.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 147. orr.

Afganistango Tribuen Batzar Handiak joan den igandean onartu zuen Afganistango konstituzio berri hori.  Berria - Mundua   2004-01-07

2 irud/hed

Tribua, zuk deitzen zenion moduan, guztiz sakabanatuta, Garaterekin baino ez nintzen egoten, oso bakanka gainera.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 294. orr.

Genizun begirunea, eta miresmena ere, ez ziren nahikoa izan tribua baturik mantentzeko.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 301. orr.

Ez naiz haatik arras bakarrik, biziaren gauzen erdian bazegoelakotz jendea: bospasei adiskide, egiazko haiek, tribuko kusiak, hain maitatuak, haurtzaroko jostetakide ahantzezinak.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 8. orr.

Tribu gazte osoari eta gure Elsa gogoberoari eman ieazaiezu besarkada bat.  Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 17. orr.

Asteroko proba zen hura, tribukideak tribuko zirela frogatzekoa. Tribua moldatzen dugula azpimarratzen dut, mundu zibilizatu honek antolaketa sozial hori preseski gaitzesten duenean [...] globalizatzen gaituen kontsumo gizartearen aurka doa irudiz tribua, hautsia, anitza, ele lauduna, purruskatua, gustu ezberdinen artean beti urratua.     «Kuskue tanden», 2004 - 26. orr.

Supermerkatua da guretzat tribuen ezabaketa obratzen duen toki sinbolikoena.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 19. orr.

Bestalde, ekonomilarien tribuan ez ezik, politikoenean ere sarri baino sarriago gertatzen da tranpa hau: [...].  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 24. orr.

Belaunaldia, tribua edo herria... pertsonaia kolektiboak dira eta askotan egiazko pertsonaiak gogoratzeko sortuak. Itomenak, berriz, tribua koadrila bihurtzea dakar.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 303. orr.

3 (hitz elkartuen lehen osagai gisa) ik tribal.

Ordu arte Mendebaldeko erresumen legeria barbaroen tribu-kode zaharren kristau-eranskin gisako bat izan zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 282. orr.

Tribu erakundeen bitartez antolatu izan baitute lurraren kontua.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 269. orr.

Ezaugarri nagusia tribu-legearen loturekiko emantzipazioa -soziala, politikoa eta erlijiosoa- da.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 154. orr.

Monarkiaren forman, ez tribu-legean baizik eta ospe militarrean oinarritua.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 145. orr.

Lehenago ere aipatutako artalde eta tribu sentimendua.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 39. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus