Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
tribializazio iz hutsaltzea, garrantzia kentzea.
Denboraz gaindi den orori lotzen zaion herdoila bera baino gaitz asekaitzagoa da tribializazioa: desitxuraketaren gailur demokratikoaz berdintzen ditu arrunkeria eta klasikotasuna, moda eta artea. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 83. orr.
Egungo gizarte eta gizaki modernoari buruzko kritika zorrotz bati ekin dio: kontsumismoaren atergabeko deia, komunikabideen kalaka beti-berdina, publizitatearen manipulazio gordina, mugimenduen masifikazioa, harremanen tribializazioa... gatazka egoeretan gaur egun sortzen ari den tribializazioa azpimarratu dute. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 81. orr.
Tribializazioari buruzko liburuko azpimarrak. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 84. orr.