Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tribial 1 iz hutsala, garrantzigabea.

Agian tribialak ziren nekazariaren hitz haiek, baina, traktoretxo gorriaren ondoan, artasoroari begira, amonaren otoitzaren marmartxoa lagun, zentzu handia aurkitu nien.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 444. orr.

Horrekin zerbait itxuraz tribiala jatorriratzea lortzen du: ortzi urdinaren eta egunsentiaren miraria.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 16. orr.

Bakarrak izen bakarra behar zuen Leizarragarentzat, Iaincoa: bestea, bi silaba gehiagorekikoa, puzte ergel bat baizik ez zen izango harentzat, berria, tribialegia, denik-eta misteriorik sakratuena urardotzen zuena, kasik haur batek asma zezakeena.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 60. orr.

2 ez-tribial izond

Hemen daukagu identitate-perpaus ez-tribialen auziaren erantzuna: identitate-zeinuaren alde bietan erreferentzia bera baina zentzu desberdinak dituzten izenak daudenean izango da informatiboa perpaus hori.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 127. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus