Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tribal izond tribuarena, tribuari dagokiona.

Riaden milaka pertsona bildu ziren, tartean, buruzagi tribalak, klerikoak, alkateak eta hamalau eskualdeetako gobernadoreak.  Berria - Harian   2005-08-04

Neoprimitismoak arrakasta handia izan zuen Errusian, Hego Amerikako, Afrikako eta Ekialdeko herrietako arte primitibo eta tribalak, hain zuzen.  Berria - Kultura   2004-11-04

Horrela azaldu zizkigun hasieran, tartean eta bukaeran saxofoi jazzistikoarekin eta emakumearen abesti tribalarekin.  Berria - Kultura   2004-02-15

Askotariko technoz eta perkusioz osatutako zortzi abesti jaso ditu musikari mutrikuarrak lan berrian: techno tribala, techno etnikoa, techno latinoa eta techno trancea.  Berria - Kultura   2004-11-23

Gallego! desafio oihua zen, ez dakit ulertzen didazuen, mutilen arteko nolabaiteko kode tribala.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 70. orr.

Horietan hiru ezaugarri errepikatzen dira: gorroto tribala, ideologia bati atxikimendu itsua, arduratasun pertsonal gutxitua.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 98. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus