Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tresneria 1 iz tresna-multzoa.

Timoteok Karnion izeneko tokira bidali zituen emakumeak, haurrak eta tresneria.  Elizen arteko biblia   2 M 12,21

Beren tresneria guzia (400 kilo material eta janari) helaraziko dute, 18 yak-en bidez, sherpa batzu gidari, 5750 metretan dagon "behereko kanpamenduraino".  Herria   2004-09-09

Horgo ferietan bazen kabala, tresneria, nekazal produktu edo laborari mozkin ainitz.  Herria   2001-02-15

Gamelu, asto eta mando ugari hartu zuen tresneria eramateko.  Elizen arteko biblia   Jdt 2,17

Laurehunen bat gizonek jarraitu zioten Davidi; beste berrehunak tresneria zaintzen gelditu ziren.  Elizen arteko biblia   1 Sm 25,13

Ez zegoen zaldientzako tresneria besterik.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 21. orr.

Nire lanerako tresneria oraindik ailegatu ez omen delako.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 135. orr.

Joskintzako tresneria eta mota desberdineko oihalak.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 120. orr.

Segaren inguruko tresneria erakusgai jarriko dutela adierazi zuen.  Berria - Kirola   2004-07-30

Ogia egiteko tresneria, hestekiak moldatzeko lanabesak, esnetik gurina egiteko ontziak.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 58. orr.

Irudiak muntatu ahal izateko tresneria jarriko dute.  Berria - Kultura   2004-02-14

Bertan ipintzen zen oparitarako abereak hiltzeko tresneria.  Elizen arteko biblia   Ez 40,42-43

Inprimatzeko tresneria berritzeko premian zegoen erakundea -herrialde bakoitzean multikopista bat, gutxienez- eta bagenekien non eskuratu.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 139. orr.

Bulego nagusia eta informazioaren tresneria (egunkariaren idazkaritza, nolabait esateko, telegrafoa barne), Kale Nagusiko 45ean kokatu genituen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 195. orr.

Zuzendariaren lana izanen da lantegiak hurbilagotik jarraitzea, heien beharrak hobeki neurtzeko, tresnerietan, merkatuetan, eta abar...  Herria   2004-12-23

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Erakusketaren gainerako guneak tresneria elektriko eta elektronikoari, manipulazio bidezko eta robotikoari, tresneria hidrauliko eta pneumatikoari eta metrologia eta kalitate kontrolari eskainiko dizkiete.  Berria - Ekonomia   2006-03-04

Arnasa hartzeko dugun tresneria anatomikoaz baliatzen gara hitz egiteko ere.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 42. orr.

Tresneria kirurgikoa zeure esku dago.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 266. orr.

Salbamendu taldeek hasieran ez zuten tresneria astuna erabili nahi izan, eraikineko zati gehiago eroriko zen beldurrez.  Berria - Mundua   2006-02-24

Pasteur Institutua oso txiroa zen orduan alde horretatik: leku gutxi, tresneria eskasa.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 86. orr.

Ez ditugula geure erretinako irudiak ikusten (oftalmologo batek bai, ikusi ahal izango lituzke, horretarako tresneria berezi batez baliatuz).  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 22. orr.

Kontua da, liberal espainolek, herriaren filosofia bat edukitzeko [...] tresneria teoriko frantsesa besterik ez zutela.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 53. orr.

Mikek argazki-estudio bat zuen etxean, primerako tresneria, atzealdeko paisaiak aldatzeko tramankulua eta guzti.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 119. orr.

Zurezko tresneria zen nagusi han barruan.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 165. orr.

Magistratu jakintsuek eta apaiz serioek lasaitasun axolagabez eta tresneria geldoz zatikarazten dutela presoa, eta dohakabe hau azken arnasan, behin betiko golpearen zain dardaraka dagoen bitartean, [...].  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 82. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa; orobat tresneri g.er.)

David, ekarri zituen zamak tresneri zaintzaileen esku utzirik, gudu-tokiraino joan zen bizkor, eta ongi ziren galdetu zien anaiei.  Elizen arteko biblia   1 Sm 17,22

Tresneria-enpresa bateko departamentua izateko femeninoegia iruditu zaizu beti diseinua, inkoherentea.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 62. orr.

Batzuek desordenarik handiena eta tresneria-pilaketarik handiena mahai gainean erakutsiz adierazten dute beren aginpidea; beste batzuk, berriz, sotilkiago, hutsaren eta garbi-distira zorrotz-zorrotzaren bitartez aitorrarazten dute beren nagusigoa.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 258. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Morse-telegrafo tresneria osoa beste leku batean aurkitu dut.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 169. orr.

Informatika eta telematika tresneria berriak mila bider areagotu ditu Platonen mitoak idazketari erantsitako arriskuak.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 222. orr.

Santanderren ez zegoen aski garraio 6.000 zauritu eramateko, eta are gutxiago osasun tresneria edo sendagairik.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 31. orr.

Asmo oneko ingeniariek egindako konputagailu-ereduek eta medikuntza-tresneriak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 268. orr.

Erretiradan Coppi jeneralaren indarrek utzi dituzten hildakoek eta gerra tresneria ugariek beren gordinean hitz egingo diete Esku Hartze Ezaren Aldeko gobernuei.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 51. orr.

Idazkaria sartu zen, erretilu batean kafe-tresneria zuelarik.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 183. orr.

-Mahai-tresneria finlandiarrik izan al dugu inoiz, ama?  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 51. orr.

Bada, hala, sentsu-tresneria bat organismo bakoitzean, hura kanpoko munduaren zenbait alderdi hautemateko gaitzen duena.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 178. orr.

Ilargiaren kasuan, eskura zegoen aspalditik adigai-tresneria guztia.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 98. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus