Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tresnatu, tresna(tu), tresnatzen 1 du ad tresnez hornitu.

Tresnatuta zauzkanat dagoeneko kabalak.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 69. orr.

Bazegoen, gastu handirik gabe, zelula-laborategi gisa tresnatzea bakterio-laborategia.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 79. orr.

Itsasontzi bat ondo egina denean, ondo tresnatua badago, eta zama handirik ez badu, haizeak bultzatzen du ekaitz gogorra denean, eta olatuak ontziaren azpitik irristatzen direla ematen du beti.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 70. orr.

Nik eta nire bi anaiek izan genuen behin belaontzi bat, goleta modura tresnatua, hirurogeita hamar bat tonakoa.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 64. orr.

2 irud/hed

Hortako herria behar da tresnatu, gorpuztu eta xutik ezarri.  Herria   2005-09-29

Laboraria tresnatua da orain, eskolatua, argitua, ikasia.  Herria   2003-09-18

Gure biziko beste zati bat hasten da, baina hobeki tresnatuak gara ihardokitzeko.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 112. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus