Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Elvis Costello bozgorailuetatik, baina ez ozenegi ere; areto zabalean zehar, paretetan itsatsitako tresillo belus gorriz tapizatuetan edo mahai beltzez lakatuen inguruko aulkietan eserita daudenek eztarria eta belarriak gehiegi bortxatu gabe solasean jarduteko moduan. «Kuskue tanden», 2004 - 54. orr.
Bi tresillo eroso, leun, arre kolorekoak. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 69. orr.
-Hor zeudek Zorroagako dibinoak -egiten du Hausterrek, eta seinalatutakoen aldera hurbiltzen hasten da, taldeak duen tresilloaren bizkarraldearen kontra bermatuta jarri arte, barrara begira. «Kuskue tanden», 2004 - 55. orr.
Irakasle itxurako hiru gizonezko tresilloan eserita, eta mahaiaren beste aldean ikasle izan behar duten neska-mutil batzuk. «Kuskue tanden», 2004 - 55. orr.