Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

trepanatu, trepana, trepanatzen 1 du ad hezurrez eta eskuarki burezurraz mintzatuz, kirurgia-tresna batez alderen alde zulatu.

Urre-orriak dituen garezur trepanatua, esate baterako, Peruko iparraldean finkaturiko Paracas kulturari dagokiola irakur daiteke.  Berria - Kultura   2004-04-06

Derrigorrezko garagardoa, berak bezain trepanaturik dauden lagunekin.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 149. orr.

2 irud/hed

Itsuei buruzko beste esaldi solte eta arbitrario batzuk esan zituen gero, oilaskoa trepanatzen ari zen bitartean.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 64. orr.

Kristau erlijioak trepanaturiko panteismo light bat.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 100. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus