Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Batean goitik eta bestean azpitik pasatuz, ehundu eta trentzatuz, aparteko itxiturak gauzatu ohi ziren merke asko, pazientzia eta taxu apur batekin. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 314. orr.
Lehen analogia leienda bihurtuz, esate bateko, Ipar Europako ele zaharretan, munduko gizon guzien ile izpi bana trentzatuz josi behar da poltsa bat, galdutako eguzkia sortzeko. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 142. orr.
Ile ezti kolorezkoak zeramatzan artoski trentzatuak eta buruaren inguruan bilduak, saia Brugesko satin berdez zuen egina, gipoina urre perleriaz eta soinean zuen kapa urrezko hari eta zeta berde damazatuaz. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 65. orr.
JAKITATE BEREXI ETA MAITAGARRI BAT TOPATZEN DA, hitz ondo trentzatu horien xirrikittuetan gordeta. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 451. orr.