Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

trenpu (orobat trenpe g.er.) 1 iz saioa, osasun edo adore egoera ona.

"Hire aitonaren aita bai gizona!" entzun zuen bere baitan amaren ahotsa, John Hathorne epailearen zintzotasuna, oreka, trenpua goraipaturik.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 65. orr.

Oraiko trenpua atxikitzen badute, nik pentsatzen dut baietz, ez dute larrua nola nahika salduko.  Herria   2005-06-30

Lanerako trenpurik biltzen ez nuelako.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 79. orr.

Ageriko da, fite, haren trenpua zertakoa den.Bai zorigaiztokoa gai horri ekin beharra, baina orain ez dago asmatzen aritzeko trenpuan.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 218. orr.

ik beherago 5.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Harzkitzue bi pilotari, bat trenpukoa eta bestea adinez higatuxagoa; [...].  Herria   2002-10-03

2 (izenondoekin)

Trenpu onean nago.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 168. orr.

Hirian eta industrialde batean egiten diren kilometroak, goizeko trenpu onean, arratsaldeko nekearekin baino aiseago eginak dira.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 185. orr.

Bai, Otabak bazuen iragan Bestaberrien itxura alai bertsua; jendea ederki etorri da Mezarat, eta gure gazte eta haurñoak oro fleitean, eta soinulariak trenpu hoberenean.  Herria   2003-07-03

Dena den aitortu behar dugu kontrarioak trenpu hobean zirela.  Herria   2001-07-19

Zartailu ukaldika erabili ninduten gero, eta beste gauza asko egin zidaten hurrena, baita trenpu eta itxura hoberenean nengoen uneetan ere.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 98. orr.

Hau izan da Diman jokatu partida, irabazleek trenpu haundia erakutsi dutelarik biek ere.  Herria   2003-11-27

Bertsulari gazteen trenpu gaitza!  Herria   2003-06-12

ik beherago 6 eta 7.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Xala izan delarik aurten San Ferminetako pilotari hoberena, gaitzeko trenpua erakutsiz Goñi III haundi batekin halere.  Herria   2003-07-17

Ene trenpu makalaz ohartu zen Martina.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 36. orr.

Bet-betan eskuratu zuen, haatik, ordu arteko bere trenpu samurra, eta, irribarre xume bat eginik, nire bularreko biloa kiribildu zuen hatz puntekin.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 89. orr.

Leizarragaren kargu hartzeak ez zidan damurik eragin, baina bai are gehiago beheratu nire trenpu eroria.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 265. orr.

3 irud/hed

Azken konpasek behar duten trenpuaz amaitzen dut pieza.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 63. orr.

Gurpil bat osatuz esertzen ziren, norbaitek trenpuan jartzen zuen gitarra, eta azkenean inoiz ez zen jotzera iristen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 194. orr.

Geratuko al litzaiake balizko egoera horretan orain baduala uste duan trenpu moralaren aztarnarik?  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 45. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Interpretazio itxurako trenpu-aldaketa gorabeheratsu haien -atzean bazegoen ordu arte igarri ez nuen zerbait: izuak eragindako sufrimendua.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 239. orr.

· Ez zirudien Mirandek Isabelleren aitorpena entzun ondoren trenpu-aldatuegi.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 77. orr.

5 trenpuan sasioan.

Trenpuan dela dio berak telebixten aitzinean.  Herria   2005-09-15

Jendea loriatua egon da, Andoñi Egaña, Estitxu Arozena, Igor Elortza, Sustrai Kolina eta Amets Arzallus, bostak trenpuan baitziren.  Herria   2001-02-08

Trenpuan zegoen berriz ere Enrike.     «Kuskue tanden», 2004 - 155. orr.

Trenpuan dela dio berak telebixten aitzinean.  Herria   2005-09-15

25/18 nagusitu zaizkie Metro/Racing-ekoei, Lamaison beti bezain trenpuan izanki.  Herria   2003-02-06

Beti irriz, umore onean, eta trenpuan agertu, ahulezia ttipiena ere erakutsi gabe, etsaia sobera kontent litaike...  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 79. orr.

Lehen partida hau izana zen 4 1/2 tan, Duhau trenpuan agertuz orohar eta galtzaleak ez hanbat.  Herria   2004-06-10

Arras trenpuan zen Beloki eta besteak ez gaizki.  Herria   2002-12-19

Hau agertu da sekulako trenpuan, irri alai batek argitzen ziola aurpegi zabala.  Herria   2005-12-29

Presio ikaragarriarekiko denbora pixka bat irabazi zuen, ahoskatu zuelarik, irudiz trenpuan: [...].  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 125. orr.

Dacharry ez ginuen usaiako trenpuan, eta Lazkano aise ari zen, 13 bote sartu ditu eta Dacharryk 3.  Herria   2003-04-10

Baginakien, eskua ez zuela trenpuan.  Herria   2003-05-01

MAIATZ aldizkaria trenpuan.  Herria   2005-02-17

6 gaitzeko trenpuan trenpu gaitzean.

Gaitzeko trenpuan nintzela ari nintzen ene baitan.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 215. orr.

Alabainan, gaitzeko trenpuan da eta airez aire sakelaratzen ditu garaipenak.  Herria   2004-01-22

Hemen gertatu dena ordea gerta ditakeena: gaitzeko trenpuan hasi dira denak irrisku haundiko partida horrentzat.  Herria   2003-12-25

Bi oren eterdiko zoriona! Erramun bera gaitzeko trenpuan, musikari eta kantari lagunekin hoberena eskaintzen.  Herria   2005-04-28

7 trenpu gaitzean sasoi betean.

Trenpu gaitzean zen Christophe Lamaison, 35 tanto haren ostikotik atera baitira.  Herria   2003-02-13

Gernikarra bereziki trenpu gaitzean zen, badu holakoen ohidurarik, munduko mendi-maratoietan trebatua, berrikitan Suitzan eta laster Italian beharra.  Herria   2004-07-01

Aramburu trenpu gaitzean dugu, eta Xabi Errecart gazteak arras joko ederra ateratu du ere.  Herria   2001-10-11

Gure soinulariak trenpu gaitzean ditugu eta segitzeko maneran, ardietsirik beren lehen saria.  Herria   2003-05-29

Beste euskaldun batzu trenpu gaitzean agertu dira: Joseba Beloki hirugarren sailkapen nagusian, Iban Mayo bosgarren, [...].  Herria   2002-10-03

8 trenpu txar (orobat trenputxar g.er.)

Nonbaitetik, haize girotuaren asotsa heldu zitzaidan, baina hura ez zen aski nire trenpu txarra apaltzeko.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 355. orr.

Nire trenpu txarraz gain, ez zen sobera zorrotza izan behar ateraldiaren mingotsari ohartzeko.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 132. orr.

Bazter inarrosleak eta saloietako iraultzaileak ere trenpu txarrean uzten zituzten.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 51. orr.

Trenpu txarraren arintzeko, jartoki bat xerkatu baina ez zuen ezer kausitu: zutik geratu zen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 338. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus