Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zerbait egon daitekeela guztiz ukatu gabe, nonbait edo nolabait egon (hurbiltasun batzuk edo), marxismoaren eta faxismoaren fantasma horiek eduki ditzakete tremendismo gutxiagorekin beren esplikazioak, nahikoa sinpleak seguruena. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 211. orr.
Tremendismoa duk errealismoaren muturra. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 151. orr.
Egileak ederki lortzen du gaiaren adar eta inplikazio guztiak islatzea, tremendismo errazean jauzi barik eta gaixotasunaren larritasuna ekintzaren erdi-erdian jarriz, mozorrorik gabe. Berria - Kultura 2004-03-11
Hona bigarren nerbio dramatikoa, Agustin izeneko agure armairutxoarena, baserria tremendismoaren agertokitzat daukatenen morboa aitzakiarik gabe gizenduko duena. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 260. orr.
Tonu-giroz ezin hobeto zetorkidana, testua halako tremendismo batez janzteko... Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 150. orr.