Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

trekking (orobat trekin) 1 iz mendi ibilaldi luzea eta ohiko bideetatik egiten ez dena. ik trek.

Atzo arte, Begoñak bortzetan madarikatua zuen bere opor luzeetako aste bat trekking honetan xahutzeko erabakia.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 66. orr.

Ihardetsi zien semea oporretara joana zela, ez zekiela zuzen nora, baina behin aipatu ziola Nepal herrialdea, eta agian han zegoela trekking egiten.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 42. orr.

Karakorum-en egon beharrean Pirinioetako camping batean nengoela iruditu zait, hain baita handia K2 zein Broad Peak igotzera edo trekking egitera ailegatutakoen dendek osatutako multzo koloretsua.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 150. orr.

Pixkanaka kontatu dit zein bizimodu lasaia daukaten haran isolatuotan, zelan trekkingak antolatzen dituen inguruko mendietatik turista talderen batek eskatzen dionean.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 65. orr.

Udan aldiz, 'trekking' ibilaldi luzeak egiten ditu munduko beste puntako leku zenbaitzuetan: Sahara kameluz, Australiako 'bush' basamortua 4x4 'jeep'-ez, Tanzania oinez, Patagonia motoz, Mongolia zaldiz, Indonesia itsasontziz...  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 309. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Konkordiatik bueltan etorritako trekking talde ingeles batekin topo egin eta, kontatu digutenez, arrunt eguraldi txarra izan dute han egon diren artean.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 148. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus