Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Predikari amoltsu haren karra neure trebezia baino hobeki baliatu zitzaidan. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 90. orr.
Nire trebeziari, kemenari eta zuhurtziari esker ihes egin genuen orduan. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 85. orr.
Trebezia baino ausardia gehiagorekin. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 112. orr.
Jaunarenak dira jakinduria eta ahalmena, berarenak trebezia eta zuhurtzia. Elizen arteko biblia Jb 12,13
Jainkoaren izpirituz bete, jakituria, trebezia eta lan guztietarako gaitasuna emanez. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 92. orr.
Jainkoek batzuei indarra eman ziek, beste batzuei mintzatzeko trebezia, besteei edertasuna. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 40. orr.
Miresgarri zitzaion anfitrioiak elkarrizketa bideratzeko zuen trebezia. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 67. orr.
Dakarrak, 2005ean, bidaldia egiteko gaitasuna eta oztopoak gainditzeko trebezia sarituko ditu. Berria - Kirola 2004-11-18
Zuhaitzetara igotzeko trebezia zuen tximinoa da pierolapithecus-a, ikertzaileen arabera. Berria - Gaiak 2004-11-20
Hitz egiten trebeziarik ez zuen arren, zientziaz betea zegoenez, zalantzazko arazoak erabakitzen zituen eta ezkutuko gauzak argitara ekartzen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 808. orr.
Nik ordea, sormen literariorako trebeziarik ez dut inoiz izan, aitortu behar dut. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 21. orr.
Falta dituzte, hau ere bistakoa da, dotorezia eta imajinazioa, mugimendu fina egiteko talentua, suspentsio jakintsurako trebezia, hitz batez, zibilizazioa eta kultura. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 339. orr.
Lehen proban, zutikako egurrak ebakitzen duen trebezia erakutsi zuen Olasagastik. Berria - Kirola 2004-12-04
Hatz lodikote haien trebezia miretsi ahal izan nuen berriro ere. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 323. orr.
Mekanikaren gainetik, gidariaren trebezia nabarmentzen da Nelson Pique zirkuituan. Berria - Kirola 2004-07-04
Beethovenen Fidelio operako obertura laburrean sumatu genuen orkestraren trebezia. Berria - Kultura 2004-05-15
Ttipiren trebeziak zelaitu zizkigun elkarrenganako bideak. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 155. orr.
Neure indarrez egin dut hori guztia, neure trebeziaz, argia bainaiz. Elizen arteko biblia Is 10,13
Inazitok trebeziaz zabaltzen zituen, krik kriz, ate zarratuak. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 209. orr.
Gazte-gaztetatik elkarrizketarako, dantzarako, abesteko eta musika jotzeko prestatzen duten emakumea, eta gero bizibide gisa trebezia horiek gizonen bileretan erakusten dituena. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 124. orr.
Ahozko trebeziak lantzen, egoera komunikatibo bat sortzen. Berria - Kultura 2006-01-21
Trebezia handia behar da harekin, edo, trebeziarik ezean, maltsotasun handia. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 345. orr.
Nahiz eta zaldia jantzi gabe zegoen, haren gainera igo zen trebezia handiz. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 89. orr.
Haien lan-zaletasuna eta trebezia bikaina goraipatzen zuen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 232. orr.
Borreroak, gorpu exekutatuari, hezur guztiak bere lekuan ipintzen dizkio, hala behar denean, osteopata baten trebezia harrigarriz. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 66. orr.
Orduantxe ohartu zen nolako segada ikaragarrian eroria zen; bere etsaien trebezia maltzurra sumatu zuen, eta kalera irteten ahalegindu zen. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 79. orr.
Trebezia teknikoaren estimua. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 278. orr.
Inguruetan zebiltzan eulitxo eta eltxoak harrapatzeko izugarrizko trebezia erakusten zuten. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 155. orr.
-Arian-arian sekulako trebezia hartuko diat. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 205. orr.
Nahiz "nekazari zoriontsuen" artekoa izan, aparteko trebezia zuen autoak ezagutzeko. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 126. orr.
Ez bezate, bada, kontatzailearen trebezia falta gutxiets.· Ordurako indarra hartua zuen gaitzak, eta, ezer egitekotan, mediku trebezia izugarria eta erremedio gogorrenak behar ziren. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 460. orr.
bere trebezia (8); beren trebezia (3); egiteko trebezia (4); idazteko trebezia (3); sekulako trebezia (3)
trebezia erakusteko (3); trebezia erakusten (3); trebezia erakutsi (4); trebezia handia (5); trebezia handiz (14); trebezia zuen (5)
ahozko trebeziak (5)
ahozko trebeziak (5)
trebeziari esker (4)
bere trebeziaz (3)