Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Baldin aski trebe eta arduratsu bahintz, manu hau aski izan beharko huke; baina trebetasuna eta ardura ordezkatzeko, dirua igortzen diat. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 329. orr.
Berebiziko espiritua, ezaguera eta trebetasuna ditu ametsen esanahia argitzeko. Elizen arteko biblia Dn 5,12
Haien dantza egiteko dotorezia eta haien ezpata manaiatzeko trebetasuna. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 168. orr.
Beren trebetasun eta kemenari esker jabetuak ziren herrialde hartaz guztiaz. Elizen arteko biblia 1 M 8,4
Haien trebetasuna bidaia zoragarri hauek kanoa ireki hauskorretan egitea izan zen. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 415. orr.
Damu dut ohoinen trebetasuna ez izana. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 138. orr.
Gure erresuman inor gutxik dik trebetasun hori. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 397. orr.
Ez baitakit ni trebetasun horren jabe naizen. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 29. orr.
Honezkero ohartuko zinen nolako trebetasunaz erabiltzen duen idazluma. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 453. orr.
Horiei ez baitzitzaien falta ez trebetasunik, ez talenturik eta ezta arterik ere. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1450. orr.
Joko horretan ere behar da denbora, doi bat bederen trebetasun biltzeko. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 103. orr.
Informatikan, erabiltzaile mailako trebetasuna. Herria 2003-09-18
Guri iruditzen zaigu badaudela ikastea merezi duten trebetasunak. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 28. orr.
PISA programan irakurketa, matematika, zientzia eta buruketak askatzeko trebetasunak neurtzen dira. Berria - Euskal Herria 2004-09-11
Gure trebetasunek baino askoz gehiago, gure aukerek erakusten dute benetan zer garen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 278. orr.
Badira beste trebetasun batzuk helburu bera lortzeko. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 191. orr.
Zientzia baten asmoa eskolako adigaien arabera determinatzen dut, bera hautazko helburu jakinetarako ditugun trebetasunetako bat soilik balitz bezala begiztatzen denean. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 301. orr.
Savanten trebetasunek ba ote dute antzik normalenekin? Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 220. orr.
Artistak, forma menderatzen duela, teknikazko trebetasun guztien jabe dela frogatu ahal izan duelarik [...]. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 278. orr.
Ohartu gira arras miserian bizi direlarik ba dituztela gaitzeko trebetasunak dendaritzan. Herria 2003-05-08
Trebetasun miragarria zuen forma abstraktuak ezagutzeko eta ikusmenezko analisirako. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 209. orr.
Hain omen zuen "trebetasun txundigarria katu-irudiak marrazteko, non "katuen Rafael" deitzen baitzioten”. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 191. orr.
Trebetasun mentala edo estrategia jokoak. Berria - Kirola 2004-04-28
Esperientzia handia izateaz gainera, talentu argia eta trebetasun tekniko handia izatea. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2410. orr.
Diru publikoak eskuratzeko maisutasun eta trebetasun handia baitute. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 107. orr.
Gero, oso azkar, trebetasun handiz, zauriaren ertzak josi, eta, nylonezko puntada bakoitzean, bost korapilo egin zituen. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 104. orr.
Bi damek hain trebetasun handiz matazatu zioten burua jendeari, ezen denak -eta bereziki funtzionarioak- durduzaturik geratu baitziren puska batean. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 275. orr.
Zaldiz bazihoan trebetasun haundirekin; ezkerra zen. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 135. orr.
Esan behar da trebetasun eta adimen zorrotza erakutsi zituztela gauza horietarako. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4410. orr.
Handitu egin zuen hasierako diru-kopurua urte hartan bertan, ezohiko trebetasuna erakutsiz. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 328. orr.
Behaketaren behaketaz eta berezko trebetasunari esker nabarmendu zen bere lanbidean. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 20. orr.
Nire hizketarako trebetasunaren sekulako erakustaldia egiten nuen. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 86. orr.
Ikasketa hauen helburua ez zen zientzia ezagupenak eskuratzea, baizik trebetasun jakin batzuk lortzea gero zuzenean aplikatuko zirenak, behin unibertsitatea utzi ondoren. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 93. orr.
Logikaren esparrukoa da arazo horiek bizi behar izatea, gaitasun eta trebetasun praktikoak garrantzitsuagotzat jotzen direnean balioen lorpena baino. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 65. orr.
Ez da egia umeek oinarrizko trebetasun motoreak ez dituztela tximinoek baino goizago eskuratzen. Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 57. orr.
Horregatik da, hain zuzen ere, zailago, hizkuntza berriak ikastea edo trebetasun berriak bereganatzea adinean aurreratu ahala. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 148. orr.
Berehala erakarri zuen arreta savanten dohainetara eta, oro har, dohain horien eta trebetasun berezien nondik-norakoetara. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 195. orr.
Poliki garatzen dute hizkuntza, eta trebetasun sozialen oinarriak eta lorpen intelektual handiak bereganatzen dituzte. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 241. orr.
Abantaila ugari ditu zutikako jarrerak -esate baterako, eskuzko trebetasunak garatzeko aukera ematen du-. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 124. orr.
Artilleroen trebetasun faltagatik ez zuen bere helburua lortzen. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 39. orr.
Gizakiak noraezekoak ditu trebetasun-lanak, bere jatekoak, jantziak eta bizilekua prestatuko balitu, bere izaerak horiek guztiok beharrezkoak ditu eta. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 113. orr.
Hala ere, gaixo haien artean "trebetasun uharteak" zeuden, dohain ikusgarriak ere bai tarteka, txikizioaren erdian distiratsu. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 244. orr.
Bentham-en grinak usadioaren ordez zientzia jartzeko, administrazioaz zuen ikuspegiak -trebetasun-kontua zela, alegia- emaitza erabat pozgarriak izan zituen kasu hartan. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 85. orr.
Berrikiago, medikuek deskribatu dituzte gorputz-trebetasun harrigarrien jabe diren idiot savant zenbait, erraztasunik handienaz akrobazia eta marka atletiko izugarriak egiteko gauza direnak. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 193. orr.
Traketsa ematen zuen, baina zenbait mugimen-trebetasun, nonbait, ia berehala bereganatzen zituen. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 214. orr.
Marrazteko gaitasuna, garai hartako usteen arabera, kontzeptu-ahalmenaren eta hizkuntz trebetasunen parean garatzen zen umeengan. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 194. orr.
Komunikazio-trebetasun aurreratuak. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 10. orr.
Knosos-era ez zen iritsi Dedaloren "bikaintasun"aren ospea baino, eta haren artisau-trebetasun apartarena. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 90. orr.
Jakinduria zientifikoa eta literatur trebetasuna lagun, 112 hizkuntzatara itzulita dauden obrak idatzi zituen Jules Vernek. Berria - Harian 2005-03-24
Ez dut deus esan beharrik ihardespenari darion hitz-trebetasunaz. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 179. orr.
Isil-trebetasun horretatik idazketa soil-soilik ideografikora -esperientzien, eta ez soinuen, komunikazio zuzenera- distantzia ahitezina dago, baina etorkizuna baino laburragoa beti ere. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 32. orr.
giza trebetasun (3); hain trebetasun handiz (6); trebetasun berezia (4); trebetasun handia (8); trebetasun handiz (38)
bere trebetasuna (4); sekulako trebetasuna (3)
trebetasuna erakusten (4); trebetasuna erakutsi (3); trebetasuna erakutsiz (3); trebetasuna izan (3)