Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Murru gorenek ez dute gehiago teilaturik atxikitzen, zutarte guziak eroriak dira, salbu pitrail bat edo beste, oraino trebeska daudenak, suak eta eguzkiak beltzatuak. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 199. orr.
Oinez ibiltzeko Pirineotan trebeska, behar da osasun edo osagarri azkarrekoa izan. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 109. orr.
Espainian zegoenean, arrats guziez mutil bat etzaten zen atearen gibelean trebeska. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 136. orr.
Eiheratik trebeska jinez Luzaide aldera, badira zernahi harresi. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 41. orr.
Bet betan apezen erdian huna gizon bat, xuriz bezti, apezak bezala, bainan estola trebeska. Herria 2005-09-01
Kasketa trebeska, zigarreta ezpain punttan eta omore ona denetan! Herria 2004-01-22
Bada garaia ahantz dezazun, eta zure ehunari kasu eman diezaiozun, dena trebeska ateratzen ari zaizu eta! Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 254. orr.
Ohar haiek oraino ere zintzurrean trebeska geldituak zaizkio. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 172. orr.
Larreren orduko hautua zintzurrean trebeska daukate oraino Hazparneko abertzaleek. Berria - Euskal Herria 2004-03-13
-Aristokrata madarikatu horiek eta egiazko deabru-semeak diren apezak beti trebeska ditiagu! -gehitu zuen gizonak, berriz sutan-. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 107. orr.
Horregatik, Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariaren ustetan, gai garrantzitsuetan beharrezkoak dira «trebeskako akordioak» abertzaleen eta abertzale ez direnen artean. Berria - Euskal Herria 2006-01-04