Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

trebesatu (26 agerraldi, 4 liburu eta 11 artikulutan; orobat trebestu g.er.), trebesa, trebesatzen 1 du ad zeharkatu. ik trebeskatu.

Frantzia guzia trebesatua zuen buruan buru, 1200 kilometrotan, ez baitzen guti, jakinez beste 800 behar zituela egin oraino Espainian gaindi.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 114. orr.

Gero Nevada trebesatu-eta Utah estadoan sartu gira.  Herria   2002-09-12

Itsaso Ozeanoan egunak eta egunak iragan behar dira, uharte eta herrialde anitz trebesatu ere, hegoari buruz.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 88. orr.

Oise ibaiaren gaineko zubia trebesatu genuen, hirian sartu, eta geltokira buruz zeiharkatu ginen.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 36. orr.

Bidea trebesatzera aski zitzaion etxeratzeko.  Herria   2004-12-30

Mugaz bestaldean, bada gune bat anitzez hobea zeinetarik erreka trebesatzen ahal baita puskan aiseago Arnegi zaharrera, oraingo zubia bere gisa utziz.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 172. orr.

Ez zen batere errex muga berri horren trebesatzea, alemanak zain egoiten baitziren.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 140. orr.

2 irud/hed

Eta egunaz gutiago oraino, argiak gaua trebesatzen baitu, iluna desagerrarazten, ilunbea argi bilakarazten.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 44. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus