Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bat-batean sasi batetik gizon bat ateratzen da eta bidean trebes jartzen, besoak kurutzean. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 207. orr.
Herri gehienetan, ez baitzen haatik Nafarroako gobernua lo, ezarri zuten, bidean trebes, gatina edo kate bat. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 124. orr.
Zaintzaile limurgaitz gogorra; bere txikitasunetik epaile handi, zehatz-zorrotz eta fantasiarik gabea; makila bat, alegia, ekoizpenaren gurpil artean trebes. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 209. orr.
Eskuak gerrian, zango bat zuzen eta bestea plegaturik, txapela buruan trebes. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 43. orr.
Bide hori, mendian trebes, ehun aldiz egina dut. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 275. orr.
Herria setiatu zuenean, bi gizonen hilotzak, barrabilak ahoan trebes, egurrean gurutzefikatuak kausitu zituzten. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 237. orr.
Hasi zuen azken hitza zintzurrean trebes gelditu zitzaion. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 40. orr.
Bihurri eta trebes jaiotzen denak, halaxe dirau: sei urterekin gezurra esaten dizunak, hamaseirekin eta hirurogeirekin ere berdin esango dizu. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 266. orr.
Haietako batean, zeinari trebes-igeri isil harengatixe "Itsaspeko Baita" esaten baitzitzaion, ni bizi nintzen. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 96. orr.
Argi trebes eta mugikor bat zuen begietan, zilarbiziarena berarena bezalakoa. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 142. orr.
Izan ere, handik hogei metrora, aurreko gurpilek leher egiten dute eta autoa trebesean gelditzen da bide erdian, Montrolen autoari bidea eragotziz. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 190. orr.
Ez daitezen lehert bi mendi parteak, badira zubi bezala utziak, harria ingurutik janik, zoragarriko zutikakoak eta trebesekoak. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 64. orr.
bidean trebes (6); buruan trebes (3)