Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bakoitza bere sailean, trebeki eta serioski ari ziren, edo zerbait ezin bururatuz, edo egina ezin salduz. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 68. orr.
Tinko estutzen zizkidan bularrak, eta trebeki mugitzen zen nire titiburuak atximurtzen zituen bitartean. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 121. orr.
Haur loak hartua trebeki Chandler Txikiri besoetan jarri eta esan zion: [...]. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 119. orr.
Kanta hari kantu berria, jo trebeki eta egin irrintzi. Elizen arteko biblia Sal 33,3
Oro har eleberri ona da, txukun idatzia eta trebeki kontatua. Berria - Kultura 2004-09-15
Hanka bat bestearen azpian trebeki tolesturik. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 502. orr.
Aldi berean suspentsiboa eta probidentziala den ondorio honek ahalbidetzen digu, plano narratiboa trebeki aldatuz, Raimundo Silva zuzentzailearengana itzultzea. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 147. orr.
Hain trebeki ordenatuta zegoen maletari begiratu zion. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 77. orr.
Kale bat eraiki zuen oso zabalera handikoa, eta haren erdian Mausoleoa egin zuen, eta hain trebeki egin ere, non munduko zazpi mirarien artean izendatzen baita. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1210. orr.
Nolabait errateko, Otto isilak bere sukaldean bezain trebeki erabili omen zuen labana Vartsoviako ghettoan. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 51. orr.
Sutearen ondoan belaunikatu nintzen, Ouest France egunkariaren ale zahar trebeki purtzilikatu batzuk tximinian ezartzeko. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 80. orr.