Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

trebatze 1 iz trebe bihurtzea, trebetasuna hartu edo ematea.

Horrek, trebatzea eskatzen du, irizpide jakin batzuen arabera behin eta berriz saiatzea. Han, Kodari herritik abiaturik, hamar eguneko trebatzea eginen dute, 4000 metra inguruko goratasunetan.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 17. orr.

Lehenengo Kristau Elizan elite espiritual batek bere gain hartu zuen trebakuntzak (ascêsis, hemendik "aszetiko") bere izena olinpiar joko eta beste joko heleniko batzuetarako atleten trebatze fisikotik hartu zuen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 130. orr.

Gobernuak trebatze egokia eman behar die atxiloketa guneetan lan egiten dutenei.  Berria - Harian   2006-02-17

Ezar liteke nolabaiteko paraleloa, ez erabat kapritxosoa, trebatze moral eta intelektual horren eta konfuziar klasiko sinikoei buruzko heziketaren artean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 89. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Irakeko segurtasun indar berrien trebatze arduradun Tomasz Bak koronel poloniarrak Iraken «nazio mailako matxinada gertatzeko arriskua jada pasatu» dela esan zuen.  Berria - Mundua   2004-04-25

-Bai, gazteluaren inguruan badira SSen trebatze zelai batzuk, baita kontzentrazio esparru ttiki bat ere.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 262. orr.

Trebatze kanpalekuetara bidali zuten, eta itzuli zenean esan zidan engainatu egin zutela.  Berria - Harian   2006-03-16

Emazte guti ditaike Euskal Herri guzian esku-uskako trebatze lanetan ari denik.  Herria   2003-04-24

Hain juxtu ere, lehengo egunetako trebatze ariketetan sekulako lanak eman zizkidan perkutorea tinkatzeak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 118. orr.

Trebatze denboraldia bururatu bezain laster.  Herria   2004-09-09

Beren trebatze-aldiaren azken eguna iristen zitzaienean, otordu bikain bat eskaintzen zien Hassanek gudariei.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 263. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

trebatze zelai (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus