Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Trebantzia haundiko pilotaria da azkaindarra, dituen ahalekin, eta esperientzia luzea duena. Herria 2004-03-25
Gaztea bero halere, joan nausi, nahiz ez beti hain junto, 27-30 eta 30-33, beti lanjerean zaukan irabazlea, haatik bote falta bat tenore txarrean eta horra nola xantza utzi dion garaztarraren trebantziari bururat heltzeko. Herria 2005-12-22
Nork du Xabi garaztarrak eta Jean Mixel gerezietarrak bezalako trebantzia bildua, hainbeste partida elgarrekin jokaturik gainera? Herria 2002-12-26
Jadanik baginuen Pierre Lacabe 16 urteko mutiko gaztea trebantzia handienarekin zenbait denbora hautan gure orgina dabilana. Herria 2002-10-17
Trebantziaz mintzatzera entseatu nintzaion, lagun baten kumeari zor zaionez, baina saioa erdi ustel atera zitzaidan. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 185. orr.