Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

trebakuntza (228 agerraldi, 25 liburu eta 132 artikulutan) 1 iz trebatzea.

Ez dago froga sinesgarririk oroimena trebakuntzaz edo ariketa bidez hobetu daitekeela erakusten duenik.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 240. orr.

Laugarren mendean, anakoreta izateko trebakuntzak martiri izateko trebakuntza ordeztu zuenean, [...].  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 130. orr.

Urtean 40 orduko trebakuntza eskainiko zaie suhiltzaileei.  Berria - Ekonomia   2004-06-05

Lehen trebakuntza bat eginen da otsailaren 1etik 4erat.  Herria   2005-01-20

Sindikatuek eskola eta trebakuntzaren pribatizazioa eta prekarietatea salatu zituzten.  Berria - Euskal Herria   2004-03-13

Eremu jakin batzuk kontrolatu ahal izateko, armak eta trebakuntza jaso dituzte indar publikoen aldetik.  Berria - Mundua   2004-12-24

Gizarte zibilera bueltatzea aukeratzen dutenei lanbide baterako trebakuntzak eta bestelako abantailak eskainiko zaizkie.  Berria - Mundua   2004-06-08

1994tik 2001era Lezamako jokalarien trebakuntzaren arduraduna izan zen.  Berria - Kirola   2004-06-06

Esperientzien, tekniken eta metodologien elkar truke eremu ahal bezain emankor eta aberatsa izan nahi du ACTk, etorkizuneko aktoreen trebakuntzarako espazio sendoa.  Berria - Kultura   2004-05-22

Billarrean jokatzeko mahai bat, gazteen trebakuntzarako.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 265. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Autistek, heziketa eta trebakuntza egokia jasotzen badute, dohain asko gara ditzaketela gogorarazi dute.  Berria - Gaiak   2006-02-25

Borrokak gazteen belaunaldira mugatu dira; hauek ez dute inolako trebakuntza ideologiko edota politikorik.  Berria - Mundua   2004-08-08

Arma zahar batzuk bageneuzkan, eta trebakuntza militarra emateko eskatu genion aspaldiko lagun bati.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 52. orr.

Sirian trebakuntza militarra jaso zuen bi hilabetean.  Berria - Mundua   2006-01-12

Gazteek ez zuten gehiago molde horretan jokatzeko gogorik, ezen trebakuntza luze eta bortitza galdegiten du, besoak eta zangoak ernarazi behar baitira tresna bakoitzak manatu heinean.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 47. orr.

Hori kendu egin didate, trebakuntza jarraikiaren beharrik ez bagenu bezala.  Berria - Harian   2006-01-04

Etengabeko trebakuntza kudeatzen duen EAEko fundazioa da Hobetuz.  Berria - Ekonomia   2006-02-12

Alor berezi honetan jarduteko berariazko trebakuntza izan beharko du.  Berria - Euskal Herria   2004-10-31

Ezinduentzako lanerako sarbidea, lanerako trebakuntza, bereziki luzaroan langabezian direnentzat.  Berria - Mundua   2004-06-08

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hemen nirekin bildu zaretenoi, hezkuntza eta trebakuntza sasoian zaudetela kontuan hartuz, lizentzia hori eman ez ezik agindu ere agintzen dizuet arinkeriaz esandako baieztapenak behin eta berriz aztertzeko.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 37. orr.

Trebakuntza lanak bidaiaren segurtasuna bermatuz egin behar direla gaineratu zuen lehen ministroak.  Berria - Mundua   2004-12-07

Alfabetatze planak, laguntzarik gabeko milioika pertsonentzako dohako osasun zerbitzuak (Kubaren laguntzaz), trebakuntza programak [...].  Berria - Mundua   2004-08-13

Langileak derrigorrez joan beharko du trebakuntza ikastaroetara.  Berria - Ekonomia   2004-12-21

Hemisferio batean erregistraturiko oroimen-arrastoak ez zirela bestera transferitu, trebakuntza-saioetan garunaren bi erdiak aktibaturik egon balira gertatuko zen bezala.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 263. orr.

SSen ardurapean badago ere, ez da kuartela edo trebakuntza eskola.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 266. orr.

Trebakuntza eta garapen zentro berria.  Berria - Ekonomia   2004-04-16

Marokoar bat eta bi frantziar epaituko dituzte Afganistanen talibanen trebakuntza guneetan ikastaroak egin izana [...] leporatuta.  Berria - Mundua   2004-03-16

Israelgo trebakuntza zelai batean beste bi artzain beduino hil ziren bonba bat lehertzean.  Berria - Mundua   2006-03-29

Al Kaedako trebakuntza eremu bateko irudiak.  Berria - Mundua   2004-07-20

Hiru ardatz nagusi izango ditu Bizkaiko Foru Aldundiko Lan eta Trebakuntza Sailak martxoan abiatuko duen 2006-2010 Plan Estrategikoak.  Berria - Ekonomia   2006-02-21

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ibaialde elkartearen egoitzan, arraun trebakuntzen ondotik, sagarno xorta bat hartzearekin, gorputzak hatsa hartzen du eta izpiritua uste gabetarik bezala abiatzen da han harat, abentura gose.  Herria   2003-06-12

Unibertsitateko fonetikazko eskoletan [...] fonetikariaren belarri-trebakuntza lantzen da.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 145. orr.

Bere apaiz trebakuntza herri koxkorren batean egin behar, eta Beizamara destinatu zuten.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 28. orr.

Gizadiko jende xeheak gidariei jarraituko diela ziurtatzeko "gizarte-trebakuntza" gisa.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 128. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus