Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

trazatu, traza(tu), trazatzen 1 du ad lerroen bidez marraztu edo zenbaiten planoa egin.

Bi hiriak lotuz marra bat trazatu zuen errotuladore gorriaz.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 81. orr.

Zilborretik abiatuz trazatutako zirkuluan eta horri dagokion karratuan inskribatzeko modukoa izatea da gorputz horren perfekzioaren azken demostrazioa.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 220. orr.

Sarritan esan dut mugak ezin direla berriro trazatu.  Berria - Mundua   2006-03-25

Gorroto berezia diedala gauza luze, bikain eta kordelez trazatuei.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 114. orr.

2 irud/hed

Judua nintzela jakin nuenetik, ordea, ezinezkoa zitzaidan ongiaren eta gaizkiaren arteko marra argi bakar bat trazatzea.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 272. orr.

Substantzian hori da, Max Weber-ek bi moral tipo funtsezko ezberdinen bereizketa ezaguna trazatu duenean, konbentzimenduaren edo intentzioaren etika bezala erantzukizunaren edo ondorioak neurtzen dituen etika "politikoaren" ereduari kontrajarri diona.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 26. orr.

3 (era burutua izen gisa)

Irla hau luzea eta estua da, eta horrek asko baldintzatzen du pistaren trazatua. ahal den guztia egingo dugu Euskal Y-aren trazatua nolabait aldatzeko, lanak hasi aurretik.  Berria - Kirola   2004-06-19

Bi zatiketa horien arteko angeluek zehaztuko dizkigute kaleen eta paseabideen trazatuak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 790. orr.

Irudi eta trazatu hauen guztien helburua bat bakarra izaten da, alegia, ekinokzioko eguna, eta berdin udako edo neguko solstiziokoa, hamabi parte berdinetan zatitzea.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4470. orr.

Harresiaren trazatua errepasatzea.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 93. orr.

4 plan edo proiektu bat taxutu.

Baina nik gau hartan bertan trazatu nuen neure etorkizuna, eta erabaki nuen, ondorez, ezen hiru soineko erosi behar nituela, ez bi.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 580. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus