Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
trazadura iz lerroen bidezko marrazkia edo planoa. ik trazaketa.
Lerroa ezin zuzenago luzatzen zen tarte batez; gero, eskumuturraren higitze doi atzemanarekin batera, kurbatzen hasten zen, perfekzio geometriko osoa ageri zuen trazadura zalantzagabean. «Kuskue tanden», 2004 - 108. orr.
Ametsetan sartu naiz, behako bat botatuz Gida-liburuan zabaldua zen Bidearen trazadurari. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 34. orr.
Bere ideia, begiratokitik mailadiak bailiran ibairaino jaisten diren teilatuak miratzen zituenean jaiorikoa, mairuen harresiaren trazadura ibiltzea da. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 89. orr.