Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Babiloniarren trazak gelditu zaizkigu alor batzuetan, eta meteorologian baliagarri zitzaien kontu baten arrastoa ere bai. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 442. orr.
Neskaren gorpuak ez zuela eraso sexual baten traza bakar bat ere. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 243. orr.
Ez genuen gaizkile itxurarik inondik ere, izatekotan ere bikote maitemindu berriaren trazak izango genituen. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 25. orr.
Mallorcako jokalarientzat finalaren traza du biharko lehiak. Berria - Kirola 2006-04-14
Polemika handiko traza duen egoerak ez hanka, ez bururik ez duelako. Berria - Kirola 2004-03-25
Gaitzak ez zuen bertatik alde egiteko inolako trazarik. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 211. orr.
Golegile handien traza dauka, eta bere izaera apalak aurrera egiteko bidea zabaldu dio. Berria - Kirola 2004-05-19
Goikoetan erreparatu baduzu, gure esaera zahar hauetan ez duzu halako traza eta tankerarik topatzen? Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 182. orr.
Maina bila dabilen katutxoaren trazak hartuz-. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 62. orr.
Pertsona grisaren traza hartu dio Robertok. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 121. orr.
Eta kurrilo bakarrean galdu horri, ez dakit zergatik, neure buruaren eta neure guzizko hiztun edo idazle horien traza hartzen diot. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 269. orr.
Zerbitzariari aspaldi irakurritako beldurrezko nobela bateko pertsonaia baten trazak hartzen zizkion. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 119. orr.
Kontuak argitu ezinean ibili naiz, trazarik hartu ezinik, begira han, begira hemen. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 413. orr.
Ez zion inolako trazarik hartzen distantziari. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 121. orr.
Segituan eman nion traza: oso goiti joanen zela gizarteko eskailera ofizial zurietan barrena. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 340. orr.
Janaria ekartzen dit neskame amultsuaren trazak eginez, eta sinetsi egin nahi dut bere irribarrea ez dela maltzurra. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 136. orr.
Automatek bezala erantzun zieten gure konplimenduei, eskerturik baino areago dena lehenbailehen bukatzeko gogoa duenaren trazan. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 136. orr.
Errusiako ikatz edo bestelako meatokiak nahiko traza txarrean daude. Berria - Mundua 2004-04-11
Hortaz, maritxu bat jarriko dugu, keinu, hizkera eta imintzioetan emakume trazak eta plantak dituena. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 172. orr.
Arantxari ez zitzaion jada gelditzen, egia esateko, beste garai bateko kirolari traza gehiegirik. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 195. orr.
Nork uka euskal errege jatortako para berri diguten ikazkin muturbeltz alfer tripazain eskazale honen moro traza nabaria? Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 70. orr.
Hanka-hutsik eta eskale traza harekin. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 88. orr.
Bat-batean grafiko ezagun hori datorkio gogora, non tximino trazako antzinako gizona lauzpabost marrazkitan tentetzen, zutik jartzen eta ilea galtzen dakusagun. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 143. orr.
Gaizki hezitako gizabere traza igoal hartuko zenidan, gaur zortzi, txoko honetan bertan puzker kontutan ari nintzela. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 171. orr.
Neke trazak zituen behargin itxurako gizona zetorren gidari. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 162. orr.
Damu-trazez nahastutako irribarre batek lagundu zuen gizona burua andrearen kolkoaren kontra babestera. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 82. orr.
Telebistari begira hazitako belaunaldiak, elkarri harriturik eta mesfidantza trazako aurpegiekin begiratzen dioten giza saldoak besterik ez dira. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 41. orr.
Hau da traza onez helduden asteleheneko egin gogo duten partida Garatenean. Herria 2002-07-25
Bertzeek txartelak atxiki dituzte datorren asteleheneko, partida hori orduan jokatuko baita, traza onez. Herria 2003-01-28
Hor izanen dira hauk ere geroxago, traza onez. Herria 2002-08-08
baten traza (15); traza dauka (5); traza du (6); traza hartu (6); traza hartuko (3); traza hartzen (24); traza hartzen diot (5); traza hartzen zaio (3); traza oneko (4); traza onez (5)
baten trazak (6); trazak hartzen (4
inolako trazarik (3); trazarik hartu (3)