Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Auschwitz da, noski, esperientzia traumatiko hori laburbiltzen duena: 1929an jaio zen Imre Kertész eta 1944an, hamabost urte zituela, Auschwitzera eraman zuten naziek. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 7. orr.
Baginismo kasu gehienen benetako arrazoiak gehiago dira kulturalak, gertaera traumatikoak baino. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 129. orr.
Egoera traumatiko baten osteko estresak eragindako desorekak oso kontuan hartzekoak dira. Berria - Gaiak 2004-02-11
Torturaren ondorioz gera daitezkeen bizipen traumatikoek, biktimari ez ezik, inguru gertukoenean diren pertsonei ere eragiten dietela azaltzen du lanak. Berria - Euskal Herria 2006-02-10
Ondare baten jasotzaile gisa bizi izan nuen txikitan kristautasuna: ez debozio gaixotirik, ez beldur traumatikorik. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 16. orr.
Ez zen erabaki traumatikoa izan, baina bai zirt-zartekoa. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 78. orr.
«Kaleratze traumatikorik ez egitea» eskatu diote sindikatuek enpresari. Berria - Ekonomia 2004-04-18
Sentsazio traumatiko samarra atera genuen gehienok eztabaida politiko haietatik. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 230. orr.
Egoera horretan haurdun geratzea benetan traumatikoa izan ohi da. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 93. orr.
Tamalez neurriak traumatikoak izango dira batzuetan. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 299. orr.
Historia traumatiko baten ondoren, lehena ahaztu nahia izaten da gizartearen arriskua. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 103. orr.
Horrek gauza bakar bat esan nahi du, euskal gizarteak modu traumatikoan bizi duela Iñaki Uriaren espetxeratzea. Berria - Euskal Herria 2004-07-09
Euskarak modu naturalean integratu behar du lan munduan, ez modu traumatikoan. Berria - Euskal Herria 2006-01-27
Shock traumatikoa. Agurtzane Juanena «Esan gabe neukana», 2003 - 88. orr.