Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ez al zaituzte ongi tratatzen? Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 156. orr.
Hilabetetik gora eman nuen bertan, eta oso ondo tratatu ninduten; etxekoa banintz bezala. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 67. orr.
Familia osoak onberatasunez hartu zituen [...] eta oso ongi tratatu zituen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 864. orr.
Jende betizua zen, hitz gutxikoa, baina ez zuten armarik eta ez naute gaizki tratatu. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 120. orr.
Sekula ez dinat emakume bat gaizki tratatu. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 103. orr.
Jaunak berak eraman ninduen haien artera, eta errukiz tratatu nituen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 26. orr.
Jauregiko andere Grazianak kapitaina afaltzerat gonbidatu duen bezala, nik ere zuek gonbidatu nahi zintuzketet, despedida gisa, zeren begirunez tratatu baikaituzue, eta begirunez tratatu nahi zintuzketet nik ere, desterrurat joan aitzin. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 444. orr.
Zergatik ez zaitudan bertze edozein amak bezala tratatu, hurbiltasunez eta xamurtasunez. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 622. orr.
-Noiz ikasiko ote dute [...] urkamendia dela horrelako jendea tratatzeko era bakarra? Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 20. orr.
Haur baten gisara tratatu behar litzatekeen haur bat da. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 317. orr.
Nork ez luke deitoratuko gisa horretan tratatua izana? «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 119. orr.
Alabatzakoa ukatu zion, eta ez zion aitortu beraren giza kondizioa ere, txakur bat bailitzan tratatu zuenez. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 58. orr.
Zenbat eta seguruago egon frankoak erromatarrez, hainbat begiramen gutxiagoz tratatu zituzten. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 195. orr.
Hor konturatu da ehiztaria hain modu ankerrean tratatu duen neskak beste inork ezin dezakeela salba. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 185. orr.
Egun batzuetan bederen, whiskiak samurki tratatu eta beratu zuen Morse andrea. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 173. orr.
Behingoz samur tratatu zuen harekin ordu arte hain anker jokatu zuen halabeharrak. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 386. orr.
Ez, gero, berriro hala tratatu Big Joe. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 21. orr.
Guk badakigulako nola tratatu jendilaje hori, nola erabili, nola kudeatu gure indarra. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 73. orr.
Nola tratatu zaitu futbolak? Berria - Kirola 2006-04-01
Ez ziren landareak, aleak baizik; ez ziren kontu handiz tratatu beharrekoak, izugarri baliotsuak baizik. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 352. orr.
Nola behar den gorputza tratatu, marmar egin ez dezan. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 361. orr.
Badakizu apez eta eliz jende kasik gehienek erraiten dutela ezen gorputza zafratu beharra dagoela eta gaizki tratatu, arimaren osasunaren zaintzeko eta begiratzeko. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 468. orr.
Eleaniztasuna ondare eta aberastasun gisa tratatu behar da, eta ez arazo moduan. Berria - Euskal Herria 2004-12-03
Enpresa normal bezala tratatu behar gaituztela. Berria - Euskal Herria 2004-05-01
Gizentasuna gaitz gisa tratatu beharko dute Erresuma Batuko sendagileek. Berria - Gaiak 2006-05-04
Objektiboak more geometrico tratatzen du argia, bere egikeraz helburu gisa dituen perspektiba moduetarako. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 172. orr.
Zer eratakoa eta zeren bidezkoa da irudikatze hori, nola tratatzen ditu irudikatze horrek espazioa eta denbora [...]? Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 17. orr.
Lagin bat hartu zuen galdaratik, hozten utzi, eta erreaktiboarekin tratatu zuen: probetak garden iraun zuen segundo batzuk; gero, esnea bezalako zuri bilakatu zen. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 218. orr.
Ikerketaren egileak ohartu dira Baionako uren %55 baizik ez zela tratatua izanen 2000. urtean. Herria 2001-02-22
Tratatu gabe geldituko den ur zikinen %3 hurrengo fase batean landuko dute. Berria - Euskal Herria 2006-02-14
Materia organikoa aurrez tratatu gabe ezin dela zabortegietara bota. Berria - Euskal Herria 2004-09-23
Ur horien ondorioz eratzen den lokatzak tratatu egiten dituzte, Kyotoko protokoloa jarraituz. Berria - Euskal Herria 2006-01-12
Urtean 12 000 tona lohi beharko dira tratatu. Herria 2003-11-06
Artigasko zabortegiko lixibatuak tratatzeko plantan, 350.000 metro kubo likido tratatu ahal izango dira urtean. Berria - Euskal Herria 2004-02-25
Hondakinak ateratzeko sistema bat ere behar da, oxigenoak bere lana egin eta gero erabilgarri ez diren zaborrak tratatzeko. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 154. orr.
Oraindik ez zekiten sua tratatzen, ez larruaz baliatzen. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 361. orr.
Gaur egun, 10 000 tona haragi tratatzen dute hildegi horretan. Herria 2003-03-06
Ilea (beroaren edo gai kimikoen bidez tratatu gabea bada) zilindro leun bat da normalean. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 82. orr.
Auzi administratibo gisa tratatu behar dugu, isun bat ez ordaintzeagatik atxilotu balute legez. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 38. orr.
Uste dut gaia tratatu egin beharko litzatekeela, gainditu ahal izateko. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 35. orr.
Gizonen bizio eta zentzugabekeriak Geometren modura tratatu. Aurrez aurre tratatu zituen orduko pentsamendu aurrerakoienean azaltzen ziren auziak. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 80. orr.
Horixe izaten zen nazioaren batzarretan tratatu ohi ziren gauza nagusietako bat. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 307. orr.
Ikusten da enuntziatua ezin dela tratatu gertaera bat bailitzan, denbora eta leku jakin batean ekoitzitakoa. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 122. orr.
Errepresentaziook, hainbestez, beren egoitzaren arabera gogamenean homogeneoak balira bezala tratatu behar dira. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 129. orr.
639 afera tratatu dira jaz, aintzineko urtean 545 zirelarik. Herria 2001-01-25
Oso modu eskematikoan bada ere, esan daiteke lehendik optikoki eta gero kimikoki tratatu den informazioaren hirugarren tratamendu maila bat osatzen duela sare guztiz trinko eta konplexu horrek. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 23. orr.
Diabetesa gaixotasun bat da, odoleko glukosaz arduratzen den mekanismoa bere onera ekartzeko insulina emanez tratatzen dena. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 194. orr.
Batzuetan, labirintoa garunera lotzen duten nerbioak ebakitzen dira eritasuna tratatzeko. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 127. orr.
Parisen, 2004an, 13 haur burbuila tratatu zituzten antzeko prozedura baten bidez. Berria - Gaiak 2006-04-05
Batez ere pozoitze-kasuak tratatzeko erabili zen giltzurrun artifiziala (Wilhelm Kolff-ek 1943an asmatua) 1960 arte. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 249. orr.
Banekien zer-nolakoa izan zitekeen gutxi gorabehera Sararena, hamaika gaixo depresiborekin tratatu behar izan baitut kontsultan, antzeko koadro klinikoekin. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 158. orr.
Ni neu tratatu ninduen traumatologoa ikustera joan naiz ni. Agurtzane Juanena «Esan gabe neukana», 2003 - 117. orr.
Ama tratatu zuèn medikua zen don Nestor. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 48. orr.
Beso hautsia abileziarekin tratatu da, eta denborak sendatuko du, bizirik irauteko indarra baldin badu. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 174. orr.
Garai horietan ere tratatu nuen zer edo zer. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 33. orr.
Funtsean, besteekin tratatu behar izatea nolabaiteko morrontza zela irizten zion, ezer onik espero ezin daitekeen lokatza. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 48. orr.
Nazkatuta ninduten, leporaino beteta, egunero tratatu behar nituen artista, idazle, musikari, aktore, zinema edo antzerki zuzendari, bertsolari, dantzari eta abarrek. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 14. orr.
Mezuaren hizkerak zer pentsatua eman zidan: hartzailea “hi”ka tratatzen zuen, eta igortzailea gehiegikeria nabarmenez baliatzen zen eskolako solas-jolasetako hitz zaharkituez, hogeita bost urte haiek iragan ez balira bezala. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 264. orr.
Eta "mi capitán" esanez tratatu zuela. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 24. orr.
Txerrizainak ere zatoz-zatoz esanaz, baina labana ezkutatuz, erakartzen dik hiltegira beti hator-hatorka tratatu duen txerria. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 150. orr.
bailitzan tratatu (4); balira bezala tratatu (3); balitz bezala tratatu (4); banintz bezala tratatu (3); bat bezala tratatu (3); baten moduan tratatu (3); begirunez tratatu (5); behar bezala tratatu (4); berdin tratatu (3); bezala tratatu (33); bezala tratatu zuen (4); bezalaxe tratatu (3)
errespetuz tratatu (8); errukiz tratatu (4); errukiz tratatu nituen (4); gaizki tratatu (17); hala tratatu (9); hobeto tratatu (3); horrela tratatu (7); horrela tratatu behar (3)
kontu handiz tratatu (3); nola tratatu (18)
ondo tratatu (11); ongi tratatu (11); oso ondo tratatu (3); primeran tratatu (3)
tratatu beharra (3); tratatu beharreko (4); tratatu gabe (3); tratatu gabeko (4)
txarto tratatu (3)
gaizki tratatua (7)
gaizki tratatuak (7); gaizki tratatuak izan (3)
arabera tratatuko (3); berdin tratatuko (3); bezala tratatuko (5); gisa tratatuko (4); ondo tratatuko (4); ongi tratatuko (3)
balitz bezala tratatzea (3); berdin tratatzea (3)
gaiak tratatzeko (4); gaitza tratatzeko (4); gaitzak tratatzeko (4); hondakin arriskutsuak tratatzeko (3); hondakin batzuk tratatzeko (3); hondakinak tratatzeko (10); lixibatuak tratatzeko (3); minbizia tratatzeko (6); minbizia tratatzeko erabiltzen (4); presoak tratatzeko (3)
tratatzeko bide (3); tratatzeko erabiltzen (7); tratatzeko erabiltzen den (3); tratatzeko joera (4); tratatzeko lantokia jarri (3); tratatzeko modu (6); tratatzeko modua (3); tratatzeko orduan (3); tratatzeko planta (4); tratatzeko sistema (3)
tuberkulosia tratatzeko (4); ur zikinen tratatzeko (3); zaborra tratatzeko (10); zaborrak tratatzeko (5)
adeitasunez tratatzen (4); bagina bezala tratatzen (8); baino okerrago tratatzen (4); balira bezala tratatzen (7); balitz bezala tratatzen (15); banintz bezala tratatzen (5); bat bezala tratatzen (4); baten moduan tratatzen (3); begirunez tratatzen (7); berdin tratatzen (8); berdin tratatzen ditu (3); bezala tratatzen gaituzte (4)
gaizki tratatzen (16); hobeto tratatzen (5)
modu berean tratatzen (3); nola tratatzen (10)
okerrago tratatzen (5); ondo tratatzen (13); ongi tratatzen (13); oso ondo tratatzen (3)
zakar tratatzen (3); zergatik tratatzen (4)