Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tratatu 1 (orobat traktatu g.er.) 1 iz gai jakin bati buruz era ordenatuan eta hedatuki diharduen idazlana.

Hiru tratatu biltzen ditu liburu honek.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 95. orr.

Matematikari batek [...] zifrok ezagutarazteko eta haiek nola erabili deskribatzeko tratatu bat idatzi zuen.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 228. orr.

Tratatu honen helbururik behinena profezi liburuetan ageri diren izen edo hitz batzuk azaltzea da.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 28. orr.

Tratatu honen xedea ez da horiek guztiok jende arruntei edo ikasle hasi berriei ulertaraztea, ez eta Torah-ren zientzia [...] besterik ikasi ez dutenei irakastea ere.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 28. orr.

Baina baziren lan gehiago, besteak beste: Arimari buruzko Tratatua (De Anima), Biologiako tratatu laburrak (Parva Naturalia), Animalien historia (Historia Animalium), [...].  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 50. orr.

Inola ere ez da eraikuntzako tratatu osoa osatzera iristen, batzuetan hala esan izan bada ere.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 200. orr.

Aljebrako lehenengo tratatu inprimatu horrek ez zuen emaitza berririk; XV. mendearen bukaeran mendebaldeak aljebraren alorrean zekienaren inbentario bat aurkezten zuen.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 280. orr.

Badakizu, boltxebikeak, Okhranako artxibo polizialetan sartu zirenean, taktika iraultzaileei buruzko tratatu mardulak aurkitu zituztela.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 110. orr.

Hilotzen baltsamatzeari buruzko iragan mendeko tratatu bat ikusi nuen saltegietako batean.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 6. orr.

Vitruvioren tratatuak sintesi guztiz pertsonala egiten du afan kulturalista orokorren eta diskurtso tekniko eta espezifikoki profesionalak bilduz.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 150. orr.

Baltsamatzeari buruzko tratatuaren infolio-neurri berekoa zen.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 11. orr.

2 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Oparien artean, bazen bat arabiar jakintsuentzat sekulako garrantzia izango zuena: Sid-dhantha, astronomia-tratatu bat, taula eta guzti, mendebete lehenagokoa.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 224. orr.

Antropologia-tratatu ugari bada medikuentzat.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 277. orr.

Har dezagun adibide modura matematika-tratatu bat.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 109. orr.

Zelanok espiritualitate-tratatu txiki sistematikoa eskaini nahi die anaiei.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 277. orr.

3 ituna, hitzarmena.

NATOk, Ipar Atlantikoko Tratatuaren Erakundeak, Alemaniko lurretan zeuzkan kuartelen aurka eginiko dozena bat atentatu.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 71. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

tratatu bat idatzi (3); tratatu honetako kapitulu (8)

bigarren tratatua (3); legeen tratatua (5)

vitruvioren tratatuaren (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus