Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Honek beti pentsatu du Eusebio tratante ona izango zela. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 14. orr.
Juliak badaki noiz bukatzen den hizketaldia, Eusebiok tratanteen begirada hori jartzen duenean. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 15. orr.
Nola ulertaraziko diote ez direla poliziak, New Orleansko esklabo tratanteak, edo lapurrak? Berria - Harian 2005-05-08
Ni txatarra tratante bat besterik ez naiz. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 164. orr.
Askotan aditu izan dut [...] sekula lanik egin gabekoa dela Keneri, inoiz ez duela kolpe zorririk jo, bere lehengusu Kornelio txerri-tratanteari lagundu zion boladatxoa kenduta. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 64. orr.
-Ez hadi kezkatu -oihu egin zion zakur tratanteetako batek-. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 153. orr.
Ni, izan ere, garagar tratantea naiz bizibidez. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 46. orr.
Horrek erakusten du intelektualki egiaz kritiko baten eta egoista txiki material ziztrin baten artean funtsezko diferentzia: sentsibilitate handi gaitz haren bizi-bortiztasuna versus merkatari arima-tratante baten mainak eta jukutriak. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 216. orr.
Bankaria, zer esan jakin gabe, txarteltxoari begira geratu zen: «Arima Tratantea» zioen letra gorriz. Berria - Kultura 2004-08-13
Orduan inoiz baino tratanteagoa iruditzen zitzaion senarra. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 18. orr.