Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tratamendu (1274 agerraldi, 76 liburu eta 553 artikulutan; orobat tratamentu 21 agerraldi, 6 liburu eta 11 artikulutan) 1 iz sendabidea.

Patologiaren analogiarekin jarraituz, esan daiteke, medikuntzan askotan gertatzen den bezalaxe, batzuetan tratamenduak, hainbat arazo direla medio, ez duela aurreikusiriko efektua sortzen, edota, lortu arren, txarrera ere egiten duela eriak tratamenduaren efektu sekundarioengatik.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 34. orr.

John Roeblingek onartzen bide zuen tratamendu bakarra hidroterapia zen.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 89. orr.

Gaur egun badira sintoma horiei aurre egiteko tratamendu ugari.  Berria - Gaiak   2004-04-11

Tratamendurik ez dute munduko GIBdun gehienek.  Berria - Gaiak   2006-03-29

Afrikan HIESak jota dauden miliokako eri horiek 30 urtez har lezakete tratamendua diru horrekin.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 116. orr.

Mikropartikula bidezko tratamendua ahotik edo sudurretik ere har daiteke.  Berria - Gaiak   2004-06-26

Tratamendu bat jarraitzen duten gaixoei kirola egitea aholkatzen diete medikuek.  Berria - Gaiak   2004-04-11

Asko dira gaixotasun larriak izan arren, tratamendurik jasotzen ez duten gaixoak.  Berria - Gaiak   2004-06-03

Hamar hilabete daramat tratamendu horrekin.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 187. orr.

Psikiatrikoan hiru hilabeteko tratamendua egin ondoren, etxera ekarri genuen aita.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 110. orr.

Tratamendu hori egin zaien gaixoak gai dira oinen gainean ibiltzeko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 127. orr.

Antsiolitikoen eta antidepresiboen pilula-dosia ordurako erdira jaitsia zuen arren [...] ongi erantzuten ari zitzaion tratamenduari.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 194. orr.

Tratamendua behar den moduan jarraitzen bada, birusa ahuldu egiten da eta, ondorioz, nekezago kutsatzen du.  Berria - Gaiak   2004-01-31

Tratamendua debekatuta dago Erresuma Batuan.  Berria - Gaiak   2006-05-02

Orain tratamenduan dago eta hobera egiten ari da.  Berria - Mundua   2004-10-03

Ezinbestekoa zutela gaixoek mundu osoko onkologoek erabiltzen zituzten tratamendu haietara makurtzea.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 57. orr.

Tratamendu bakarra kirurgikoa zela azaldu zien, berak hitz egingo zuela zirujauarekin.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 34. orr.

Erradioterapia saioez gain kimioterapia ere baliatzea komeni zela, tratamendua albait eraginkorren gerta zedin.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 58. orr.

Tamiflu botika Roche botika enpresa handiak egiten du, eta bost milioi tratamendu jarri ditu dagoeneko OMEren esku.  Berria - Gaiak   2006-05-07

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Gaitza eragiten duten plaketak suntsitzeko tratamendu berria. Ospitalean geratu beharko duzu -jarraitu zuen, gaixoari zuzenduta-, tratamendu egokia jasotzeko.  Berria - Gaiak   2004-08-05

Cook andreak ezin konta ahala espezialistarengana jo izan zuen, dirutza handiak xahutu zituen, eta tratamendu oinazetsuak pairatu.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 236. orr.

Tratamendu goiztiarra askoz eraginkorragoa da umeetan pertsona helduetan baino.  Berria - Gaiak   2004-12-02

Erradioterapia, tratamendu sendagarririk ez, gozagarriak bakarrik.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 46. orr.

Ez dago tratamendu alternatiborik, osagarriak baizik.  Berria - Gaiak   2006-04-20

Malariaren aurkako aldizkako tratamenduak haurrengan duen eragina aztertzeko bost proiektu jarri dituzue martxan, Afrikan.  Berria - Gaiak   2004-08-17

Elektro-shockez baliatzen zen tratamendu psikiatrikoa pasarazi zioten arte.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 9. orr.

Tratamendu genetikoaren eraginak hamar aste iraun zuen.  Berria - Gaiak   2004-08-13

Tratamendu asko eta askotarikoak daude, eta kasu bakoitzari bat dagokio.  Berria - Gaiak   2004-06-22

Oso gizen dauden eta ohiko tratamenduekin argaldu ezin diren nerabeei eskaintzen zaie ebakuntza egiteko aukera.  Berria - Gaiak   2006-03-05

Medikuek aginduko diete ordezko tratamendu egokiren bat.  Berria - Gaiak   2004-10-02

Kontrolik gabeko tratamenduek irtenbide baino arazo gehiago sortzen dituzte.  Berria - Gaiak   2004-07-14

3 (hitz elkartuetan lehen osagarri gisa)

Tratamendu gelara sartzeko itxaronaldiei.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 109. orr.

Hainbat tratamendu mota erabili behar dira gaur egun gaitzari aurre egiten saiatzeko, batera.  Berria - Gaiak   2006-01-22

4 (hitz elkartuetan bigarren osagarri gisa)

Errehabilitazio tratamendu bat jartzea.  Berria - Gaiak   2004-02-24

Ebakuntza tratamendu berri bat da, eta berria den aldetik jarri behar dira esperantzak.  Berria - Euskal Herria   2004-02-29

Geroztik erradioterapia eta kimioterapia tratamenduak hartu behar izan ditut.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 165. orr.

Etsirik nengoen hil egingo nintzela, eta behin tumorea erauzi eta erradiazio- eta kimioterapia-tratamenduen oinazealdi ahulgarriak igaro ondoren [...] zail zen niretzat aurrera nola jarraitu asmatzen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 10. orr.

Ordurako lobotomia tratamenduak jasan zituen.  Berria - Kultura   2004-01-30

Ez indarkeria-pasadizorik, ez bortxaketarik, ez psikologia-tratamendurik.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 144. orr.

5 irud/hed

Hainbat dira inflazioaren kausari, diagnostikoari eta tratamenduari buruzko ekonomia-teoriak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 104. orr.

6 produktuak eta gaiak tratatzeko era.

Kongo kopala ordezkatzen zuen erretxina fenoliko bati kopalari berari bezalakoxe tratamendua ematen segitu zuten, hots, sutan haren ehuneko 16 kontsumituz.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 201. orr.

Petronor «irtenbide bila dabil findegiko hondakinen tratamendurako».  Berria - Ekonomia   2004-07-22

Konpostatu eta birziklatu ezin daitekeen %60 horrentzako, bi tratamendu mota daude: errausketa eta tratamendu mekaniko biologikoa.  Berria - Euskal Herria   2004-09-15

Nola pentsatua da gaur egun bizitegietatik ateratzen diren ur erabilien tratamendua?  Herria   2003-11-06

Cherburgoko kaitik Cadaracheko hondakin nuklearren tratamendurako lantokira, plutonioa daraman kamioiari aurrera egitea eragotzi nahi zioten.  Berria - Gaiak   2004-10-06

Gaikako hondakin-tratamenduari, birziklatzeari eta berrerabilpenari.  Berria - Euskal Herria   2004-09-26

7 jakintza gaiak eta kidekoak tratatzeko era.

Idazlanak gaiaren tratamendu sakona eta kritikoa islatu behar du.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 333. orr.

Argi dago egiten duen "sinbolo" terminoaren tratamendua ez dela oso egokia.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 234. orr.

Baliatutako iturrien tratamenduak ulertarazten dizkigu, halaber, "eskolastikoa" deritzan beren gogoeta-metodoaren ezaugarriak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 61. orr.

Virginia Woolf-en obran tratamendu berezia duen beste alderdi bat denborarena da.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 7. orr.

Hori ezin da gauzatu Palestinako kausari, zein Irakeko aferari tratamendu bidezko, zuzen eta orekatua eman gabe.  Berria - Mundua   2004-03-05

Kristau-kulturaren edukiek bestelako tratamendu razionala hartu zuten, ohikoarekin erkatuta, eta beren itxura nabarmen aldatu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 64. orr.

Herri musikak eta herri dantzak hezkuntza sarean duten eragina eta tratamendua aztertuko dituzte.  Berria - Kultura   2004-11-26

Nozio horiek guztiak zenbait tratamendu matematiko konplexutatik datoz.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 101. orr.

Telekomunikazioetan eta informazioaren tratamenduan izan den aurrerapen teknologikoek asko erraztu dute zuzendaritza deszentralizatua.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 243. orr.

Euskarari eta politika parte-hartzaileari proposamenak ematen dion tratamendua «eskasa» dela esan zuen Zabaletak.  Berria - Euskal Herria   2004-09-19

Idazleak bereganaturiko ikuspuntu honek areagotu egin zuen Mendebaldeko Zibilizazioari tratamendu berezia emateko hasieran zuen uzkurtasuna.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 350. orr.

Bereziki egokia iruditu zait hizkuntzari ematen zaion tratamendua lan honetan  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 11. orr.

8 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Esan daiteke lehendik optikoki eta gero kimikoki tratatu den informazioaren hirugarren tratamendu maila bat osatzen duela sare guztiz trinko eta konplexu horrek.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 23. orr.

9 (hitz elkartuetan bigarren osagarri gisa)

Harrera protokoloa, aurre ebaluazioa, kokapena, gelako erantzuna edo erantzun curricularra horren barruan hizkuntza tratamendua eta familiarekin harremana.  Berria - Harian   2005-10-02

Bertsolaritzaren telebista-tratamendu egoki bati begira.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 227. orr.

Xagua maneiatuz, testu tratamendurakoa hautatu nuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 271. orr.

Testu tratamendurako programa libreak dauzkagu, programa eta aplikazio libreak ere bai.  Berria - Gaiak   2004-04-30

10 norbait tratazeko era.

Menturaz bazterrak geroztik gogortu ziren edo, bertzenaz, gerlako presoentzat ez zen tratamendu bera.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 98. orr.

Rodriguez Galindoren eta gainerako presoen tratamenduan irizpide berberak ez direla erabiltzen ohartarazi zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-09-30

Biktimei zein erasotzaileei tratamendu egokia emateko, ikastetxeen esku adituak jartzea proposatu du EILASek.  Berria - Euskal Herria   2004-10-06

Kexu da, halaber, artista plastikoek erakunde publikoen aldetik jasotzen duten tratamenduaz.  Berria - Kultura   2004-07-21

«Tratamendu bera esaten dugunean, gehienbat finantzaketa arloaz eta ekonomikoaz ari gara», zehaztu zuen Tellituk.  Berria - Euskal Herria   2004-01-30

Testuak dio kartzelek egiturak egokitu beharko dituztela erasotzaileentzako tratamendu programak abian jartzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-06-26

Espetxeko Tratamendu Batzordeak Espainiako Espetxe Zaintzako epaileari igorri behar dio mediku txostena.  Berria - Euskal Herria   2004-02-06

Garrantzia duena da protagonista horiei nolako tratamendua ematen zaien.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 99. orr.

11 trataera.

Zukako tratamendu demasak salatzen zuen lagunak zinetela.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 42. orr.

Klaudio erregearen "gu" maiestatikoa ere gorde dugu, eta berorikako tratamenduaz ere baliatu gara hala zegokionean.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 13. orr.

Gaizkileen buruzagiari bezala esaten zitzaion deituraz, begiramenezko detailea zen, goragoko mailakoari zor zaion tratamendua.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 197. orr.

Esaterako, tratamendu-sistema solas berean aldakorra, hori ere gorde nahi izan baita jatorrizkotik.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 13. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aurkako tratamendu (11); aurkako tratamendu berri (4); aurre egiteko tratamendu (4); errausketa tratamendu (3); haurrentzako aldizkako tratamendu (3); hiesaren aurkako tratamendu (3); kontrako tratamendu (4)

tratamendu bakarra (7); tratamendu bat hasi (3); tratamendu bera (11); tratamendu bera emateko (3); tratamendu berak (3); tratamendu berbera (5); tratamendu berezi bat (5); tratamendu berezia (14); tratamendu berezia ematen (3); tratamendu berezirik (3); tratamendu berri (13); tratamendu berri bat (9); tratamendu berria (4); tratamendu berriak (9)

tratamendu egin (4); tratamendu egoki (3); tratamendu egokia (18); tratamendu egokiak (8); tratamendu egokirik (5); tratamendu esperimentala (3); tratamendu farmakologikoak (3); tratamendu medikoa (4); tratamendu mekaniko (4); tratamendu mekaniko biologikoa (3); tratamendu mota (5)

tratamendu psikiatrikoa (3); tratamendu psikologiko (3)

tratamendu ugari (3)

aurkako tratamendua (13); aurkako tratamendua jasotzeko (3); behar bezalako tratamendua (3); bidezko tratamendua (7)

emandako tratamendua (3); ematen zaion tratamendua (4); gaitzaren kontrako tratamendua (5); gaixoak tratamendua (3); hondakinen tratamendua (10)

minbiziaren kontrako tratamendua (4); nolako tratamendua (3)

tratamendua amaitu (4); tratamendua behar (9); tratamendua behar duten (3); tratamendua bera (3); tratamendua egin (4); tratamendua egiteko (4); tratamendua egiten (3); tratamendua eman (8); tratamendua emateko (5); tratamendua ematen (7); tratamendua ezarri (5); tratamendua hartzen (6); tratamendua hasi (7); tratamendua izan (3); tratamendua jarraitzeko (4); tratamendua jarraitzen (3); tratamendua jartzen (5); tratamendua jaso (5); tratamendua jasotzeko (4); tratamendua jasotzen (13)

aurkako tratamenduak (9); bestelako tratamenduak (3); kontrako tratamenduak (6)

hondakinen tratamenduan (4); tratamenduan jarri (6); tratamenduan jarri dute (3)

aurkako tratamenduaren (3); tratamenduaren arabera (3); tratamenduaren bidez (4)

tratamenduari buruzko (4); tratamenduari uko (3)

kontrako tratamendurik (3); tratamendurik gabe (3); tratamendurik hartu (3); tratamendurik jasotzen (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus