Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eguraldiaren aldaketa bat-bateko eta guztizkoak halako trastornoak sor ditzake. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 10. orr.
Erietxea, osasun atsedenerako lekua da, trastorno psikikoak tratatzen omen dira. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 55. orr.
Gaur egun gizarteak transexualak baztertu egiten ditu, eta pertsona horiek dutena trastorno edo anomalila bat bezala ikusten jarraitzen du. Berria - Euskal Herria 2006-02-16
Bi modu nabarmen zituen, beraz, "itsu-portaera" agertzeko edo "itsuarena" egiteko: bata, ikuste-prozesatzearen eta ikustun-identitatearen porrota, oinarri organikoa zuena ("azpitik gorako" trastornoa edo neuropsikologikoa, neurologoen mordoiloan); eta bestea, berriz, ikustun-identitatearen porrot edo inhibizioa, baina, bigarren kasuan, oinarri funtzionalekoa ("goitik beherako" trastornoa edo psikoneurotikoa). Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 145. orr.