Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

traste (orobat trastu g.er.) 1 iz tresna edo gauza, batez ere zaharra edo erabiltzen ez dena, eskuarki etxekoa.

Patio txiki lauzatu bat zegoen, trasteak gordetzeko balio ziena, non lurrontziak, upelak eta jadanik erabiltzen ez zituzten lanabesak pilatzen baitziren.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 87. orr.

Inguruan, kartoizko kaxak zeuden, paperez beteak, eta beste hainbat traste: aulki bat, maleta bat, larruzko zorro bat aulkiaren gainean.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 148. orr.

Kantinazain batzuk beren saski, flasko eta trasteekin.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 212. orr.

Irratiarekin, janarien otartxoarekin, termoarekin eta beste traste batzuekin batera, kanario bat zuten ondoan, kaiola barruan sartuta.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 139. orr.

Nola nahi duk soinuarekin justu ibiltzen den batek traste handi hori jotzea?  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 73. orr.

Lanak izan zituzten traste guztiak autobuseko azpian sartzen.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 110. orr.

Lucyk bere trasteak hartu zituen zinta garraiatzailetik eta goardia zibilaren kontrol leihatilatik pasatu zen.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 259. orr.

Maletak oro ireki eta lurrean barreiatu zituen arropak eta zorroak eta trasteak.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 264. orr.

Etxeko sukaldeko traste guztiak ikusten ziren, paderetatik eta egurrezko koilaratatik hasita berogailuraino.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 96. orr.

Trasteak jasotzen eta mahaia garbitzen lagundu behar duzue.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 117. orr.

Afarian erabilitako trasteak garbitu zituen.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 53. orr.

-Anna Sémionovna, zure traste guztiak gelatik kentzeko eskatzen dizut gaua baino lehen, bertara joango naiz-eta bizitzera.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 11. orr.

Bere traste guztiak bikar-zorroan sartuak zituen ordurako.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 96. orr.

Linterna moduko traste bat, kristalaren ordez iaia aditzen ez zen tiktak bat egiten zuen erloju moduko zerbait zuena.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 82. orr.

Burrunbaka ari zen trastea, ondo zebilen seinale.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 165. orr.

Oraindik ez al duzu traste hori itzali?  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 43. orr.

Traste horiek, gure bizitzaren joanean, arrazoiren batengatik, albo batera utzitako sentipen negatiboak dira, denboraren etengabeko igarotzeak inkontzientzia egoera batera bultzatu dituenak.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 90. orr.

Rossek telebista ezin izaten zuen konpondu, trastea zoratu eta irudia galtzen zenean.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 30. orr.

Erabat sorgor bihurtu zen, traste edo altzari baten pare.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 22. orr.

85 metro koadroko apartamentuak izanen dira, garajearekin eta trasteentzako lekuarekin batera.  Berria - Euskal Herria   2004-01-06

2 (izenondoekin)

Armairu handi bat ikusi zuen, noizbait gelaren batean egon eta orain traste zaharrak gordetzeko erabilia.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 174. orr.

Orubearen bazter batean txabola bat, hondakinez eta traste zaharrez beterik: kontserba-lata herdoilduak, teila hautsiak, pneumatikoak, lanabes hondatuak...  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 167. orr.

-Baina nola eramango dituzu traste zahar horiek denak trenean, Pedro!  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 140. orr.

Baduk jendea bere burua traste zahar bat bezala ikusten duena, baterako edo besterako igual-igual balio dezakeena.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 133. orr.

Estaziora abiatu nintzen, trena iritsi zen eta traste zaharkitu hartan sartu nintzen.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 48. orr.

Badakizu, telefono itxurako traste handi horiek, belarrian jarrita koadroei buruzko informazioz betetzen dizkizutenak begiak.  Berria - Kultura   2006-02-19

Ez zen, izan ere, traste handia pistola zahar hura.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 182. orr.

Goitik behera pipiaturik eta zigarro erreduraz beteta zegoen traste nardagarri hura antigoaleko pieza paregabea zen Elseren begietara.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 166. orr.

Traste puskatuak ikusten ziren lurrean barreiatuta.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 154. orr.

Traste madarikatu haietako asko lehertu gabe gelditu ziren, lurrean ozta-ozta sartuta [...] hegazkinek altura gutxitik bonbardatu zutelako.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 120. orr.

Noiz egin ahal izango dut berba zurekin zuzenean eta ez traste malapartatu horrekin?  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 186. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Berak traste-dendako mutikoari aipatutako agure baten testamentua.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 65. orr.

Hamaika urterekin, dagoeneko traste-saleroslearen arima zuen.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 15. orr.

Nonahi, balkoian zein barnean, traste-meta ikaragarri bat zegoen barreiaturik, hain antzinako eta maiztuak guztiak, non alde-aldean ezagutezinak baitziren: azterketa arretatsuago batez baino ezin zen bereizi tresneria profesionala domestikotik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 246. orr.

Londresko bere egonaldian zehar pilatuz joan zitzaion traste mordoa eramateko.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 249. orr.

4 (izenondo gisa)

Ez baitzen alferrik maiatz traste hau uda gerokoaren atari eta gako: Maiatzeko zazpi egun, zazpi hilabeteren lagun.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 204. orr.

Bihurri edo traste samar izateaz hitz egin berri zen Temple; gustukoa zuela, alegia, tarteka.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 284. orr.

5 adkor

Eta orain traste hura Lurretik 1.730 kilometrora zebilen, 25.400 km/h-ko abiaduran.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 95. orr.

Gangsterrek burukipean gordetzen ditek beti trastea.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 17. orr.

Izena markatuta, trastearen memoriak zenbaki bat egotzi zuen pantaila argiztatu estura.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 15. orr.

Hobe dut traste hau arropa azpian janztea -jaka erantzi eta, armaren zorroa hartuta, sorbaldetatik sartu nituen uhalak.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 44. orr.

6 irud/hed

"Euskal herri-literatura" hori, ordea, traste zaharren kutxa halako bat da, literatura idatzi edo landuan sartzen ez den guztia sartzeko erabili ohi dena.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 15. orr.

Nahiz eta traste gaizto baten seme izan, erraz gerta daiteke umea Paradisura joatea nahi gabe ere.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 53. orr.

7 traste-gela. ik trastegela.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus