Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
-Trasladoa eskatu behar dut Ministerioan lehenago. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 167. orr.
-Bilborako trasladoa lortzen ez badut, zoratu egingo nauk. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 109. orr.
Bai, jeneralarekin hitzegin eta trasladoa lortuko zion, seguru. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 110. orr.
[Hauek] dira Saderen obrarik ezagunenak, baina beste mordo bat ere idatzi zuen, nahiz eta asko eta asko trasladoetan eta Bastilla erre zenean galdu ziren. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 305. orr.
El Duesotik Madrilerako trasladoan, trenetik salto egin eta lehenbiziko ihesaldia egin zuen. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 67. orr.
Lehen traslado hartan ez nuen aparteko gorabeherarik izan. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 38. orr.
Presoen zaintzan eta trasladoetan parte hartzen duten funtzionarioen gastuak zehazteko. Berria - Euskal Herria 2004-02-21
Frantzia eta Espainiako estatuetako espetxeetan 117 traslado egin baitituzte urtarriletik. Berria - Euskal Herria 2004-03-26
Trasladoetan, guardia zibilen eskuetan zaude, komisaldegian torturatu zintuzten haien eskuetan. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 91. orr.
Preso politikoek eraso fisikoak, gradu aldaketak, urrunketak eta trasladoak salatu zituzten. Berria - Euskal Herria 2004-05-27